Gure Esku Dago eta Kontseiluak elkarlanean Tripontzia Urteberriko Saria aurkeztu dute. Euskal Herri osoan egongo da salgai Tripontzia. Bilbon, hainbat lekutan eskura daiteke dagoeneko. Paul Bilbao eta Angel Oiarbide Kontseiluko eta GEDko bozeramaileek azpimarratu dute epe luzera begirako proiektu honekin “eredu berri bat” sortu nahi dutela. Hain zuzen, lurraldetasuna eta euskal komunitatea bere […]

Kaledor Kayiko elkarteak eskola absentismoa aztertu du ostegunean Bilbon burutuko dituen jardunaldietan. Eskola-absentismoa prebentziorako ikastetxeko planak du izenburutzat jardunaldiak eta goiz osoan zehar hainbat aspektutik landuko dute gaia; legearen aldetik, prozedurak hau ekiditeko, ikastetxeen planak… Leire Kaledor Kayiko elkarteko kideak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170926_kaledor_kayiko_elkartea_leire.mp3 Deskargatu hemen.

Okela artistek sortutako eta kudeatutako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz. Gaurko saioan espazioak izandako bilakaera ezagutu dugu Shatsaren eskutik. Gainera Ostegunean ireki behar duten erakusketaren […]

Euskadiko Garapenerako GEKen koordinakundeak, eusko Jaurlaritzaren enpresa nazioartekotzeko politikaren analisia aurkeztu du gaur goizean. Lehen ikerketa lan honetan, argi agertzen da euskal enpresak nazioartekotze aldera Jaularitzak martxan jarri ditun politiken helburu nagusia enpresen lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzea da. Baztertu egiten dira irizpide sozial eta ekologikoak eta lanaren eta giza eskubideen […]

Gaur goizean Zazkel taldeak “Ez entzun” deituriko bigarren lana aurkeztu du. 2012an sortu zen taldea Bilbon. Aurreko urtean Azkue fundazioak antolatutako banden Lehia lehiaketa irabazi zuten, saria disko berria kaleratzea eta bi kontzertu ematea izan zen. Aurkezpenean Etxahun eta Irati taldekideak izan dira. Kontatu digutenez oraingo lan berri hau ilunagoa […]