Euskal Wikilarien Kultura elkarteak eta Azkue Fundazioak hitzarmena sinatu dute, euskarazko wikipedia bultzatzeko eta zabaltzeko. Hizkuntza txikien artean, euskarazkoa da Wikipedia indartsuenetako. Wikipediaren helburua jakintza librea partekatzea da. Galder Gonzalek eman dizkigu xehetasunak. Argazkiak libreki partekatzeko asmoz, Wiki Loves Monuments izeneko lehiaketa martxan jarri dute. Edonork parte hartu dezake, modu […]
Eguna: 2017-09-25
Gaurkoan Bilboko euskal museoan izan gara, bertako koordinatzailean Sorkunde Aizartzak gidatu digu. Udan museoak hirukoiztu egin ditu bisitak. Bilboko erraldoien erakusketa arrakastatsua izan da. Baina aldikako beste erakusketa bat dago orain ikusgai, esaterako 2018ko urtarrila arte Frivolite dago ikusgai. XVIII. Mendeko jantziak, San telmo museotik ekarritako erakusketa da . Bestetik […]
Harrapazank gazteentzako programaren hamabigarren edizioa aurkeztu berri dute. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dute gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko helburuarekin. Itsaso Paia koordinatzaileak aurtengo xehetasunak ekarri dizkigu. Batetik Izarren hautsa, talentu eskolan izena emateko epea zabalik dago.Gaztetxoak musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak […]
Bilboko Kafe antzokian atzo Jakinduriek mundue erreko dau ekimena izan zen. Hiru Bertsolari eta hiru zientzialari aritu ziren aurrez aurre. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zituzten lehenik. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azaldu zituzten. Jone Uriak Errimaren definizio matematikoa, Juan Ignacio Perezek Zeruraino hegan egiten eta Miren […]
Gaurkoan Rafa Ruedak Olatz Salvador kantaria ekarri digu. Olatz Salvador bakarlari bezala duela hiru urte hasi zen zuzenekoak ematen. Gitarra lagun duela badcampen bi grabazioa ditu eta bertatik jasotako kantua ekarri digu, “Korapilatzen” kantua entzun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170922-rafa_olatz%20salvador.mp3 Deskargatu hemen.
