Magia saioa izan dugu gaurko saioan, Aitor eta Iñigo batu zaizkigu, Tor eta Txoborro magoak. Aste Nagusia elkarrekin ikuskizuna eskaini dute, Aztikeriak izenekoa. Gaztetik izan dute afizioa magiarekiko. Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? […]

Kataluniako galdeketari babesa azaltzeko saioa egin du ANCk Bilbon, Joseba Egibar, Maddalen Iriarte, Zelai Nikolas, Jordi Sanchez, Joan Tarda eta Jordi Turullekin. Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumari babesa azaltzea izan da  saioaren asmoa, eta sei hizlariek aho batez baieztatu dute galdeketa egingo dela. Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Joan Tarda […]