Aste honetan, Black Friday-aren ondorioak sufritu eta gero bueltatzen gara Kontaktu gabeko txartelak, roaming-aren tarifak eta Puntueus fundazioak egunotan dituen .eus domeinuak merkeago eskuratzeko aukera komentatzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean237.mp3 Deskargatu hemen.

Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]

EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), […]

Igor Arzuaga laudioar kantari eta musikaria izan dugu gaur gonbidatu saio osoan. Solasean hasi baino arinago, gaurko urrezko kantua entzun dugu. Duela gutxi Txuma Murugarrenek, Pettik eta Rafa Ruedak grabatutako Sutan nago argitaratu genuen Bilbo Hiria irratian. Kantu hori Nick Caveren Baby, I’m on Fire abestiaren bertsioa da eta guk […]