Erroa argitaletxeak lau liburu eta bi disko berri aurkeztu ditu ostiral eguerdian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Erroako editore Xabier Monasteriok aurkeztu ditu Zirimiri bilduma berriko lehen lau liburuak. Liburu laburrak, irakurtzeko errazak eta, Euskara errazean bildumakoak bezala, euskara ikasten ari direnentzako aproposak. Behinola Gara argitaletxeak argitaratu eta urte luzez oso […]
Eguna: 2017-12-12
Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]
Ostegunean, abenduaren 14an, Berbagunearen 6. edizioan 1.000 lagun inguru elkartuko dira Azkuna Zentroan hainbat mahairen inguruan euskara erabiltzeko eta partekatzeko. Euskaraz jakin eta hitz egiten dutenen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topagunea da Berbagunea, euskaraz hitz egiteko giro lasaian. Ostegunean, egun osoan zehar, 09:30etik 19:30era, adin eta maila guztietako pertsonak mahai […]
Gaur Mariaren bihotzean kokatuta dagoen Sarean topagunean, ekonomia zirkularra izango dute mintzagai. Ekonomia zirkularra badirudi bogan dagoen hitza dela, baina zer esan nahi du ekonomia zirkularrak? Unai Gazteluk eman dizkigu azalpenak. Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, produktu berriak ekoizteko erabiliz berriz ere ekonomian txertatzeko. Hartara, ez […]
