Gaur Iker Artza eta Haritz Artola izan ditugu estudioan. Gurekin talde batzuen lana aztertu eta entzun ere egin dugu: Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Stanislaw eta, batez ere, Unidad Alavesa. Talde hauetan guztietan ibili dira Iker eta Aritz azken bi hamarkadotan, gure eszenako kantu bizienetako batzuk eginez. Batzuetan punk-rock eremuan, besteetan […]
Eguna: 2017-12-14
Ehunka euskal hiztun bildu dira Azkuna Zentroan euskara praktikatzeko. Mahaitxoetan taldeka jarri eta proposatutako gaiak jorratu dituzte. Lau txanda egin dira egunean zehar eta ikastetxeetako ikasleak, euskaltegietako ikasleak eta beste hainbat bilbotar animatu ziren Berbagunera. Euskara ikasteko eta barneratzeko gakoa praktikan dagoela azpimarratu du batek baino gehiagok eta euskaraz hitz […]
BECeko final handiaren atari-egunetan, prosa eta bertsoa uztartu ditugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Miren Amuriza elkarrizketatu dugu eta txapelketan izandako ibilbidearen zertzeladak eman dizkigu. Biba zu!! Horrez gain, finaleko zortzikotearen berbak izango ditugu (prosan), eta txapelketan egindako zenbait ariketa entzungo (bertso-kantuan). Zelan ez, gure POTTO saioan ezin da falta […]
