Larunbat eguerdian, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 25ean aratusteek Bilboko […]

POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. […]

Gaurko saioan bi gonbidatu izan ditugu. Rouge Elea konpaniaren “ Hau da nire ametsen kolorea” ikuskizuna izan dugu hizpide. Ametsen inguruko bidai onirikoa proposatzen digute. “Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu […]

Arkitekturako ondarea, gizarte batek baloratzen duen eraikina da. Ondare adjektiboa beraz, ez da arkitektura eta arkitektoena, gizarteak eraikinari eskaintzen dion ezaugarri gaineratu bat da. Balorazioa era askotarikoa izan daiteke: memoria historikoa, balio sinbolikoa, balio iraultzaile.  Otsailean sare sozialetan txutxu-mutxua zabaldu da, esanez, Abandoko tren geltokiaren ingurunearen berrantolaketa urbanistikoaren ondorioz, metalezko […]

1

Euskal Kulturgintzaren transmisioan gradu ondoaren edizioan Xabier Aierdi soziologoa izan da. Subjektu kulturalaren inguruan aritu zaigu. Subjektu kulturala definitzerakoa euskal kulturalaren gidaritzaren inguruan ari da. Berak planteatzen duen hipotesia da Burgesia nazionalik ez dugu izan,  eta orain ezker abertzale soziologikoari egokitu beharko litzaioke lan hori egitea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/EKT/170120_Xabier_Aierdi.mp3 Deskargatu hemen.

Joan den urtarrilaren 14an emakume bat bortxatu zuten Bilboko Solokoetxe auzoan. 7Katu gaztetxeak prentsaurreko baten bidez salatu zuen EiTBk behin baino gehiagotan gai honen berri ematean, gaztetxearen fatxada erakutsi duela, eta “gaztetxearen irudia zikintzen saiatu” direla. Gaurkoa Maddi izan da gurean 7 Katu gaztetxeko kidea, egoera hau salatu eta urteurrenaren balorazioa […]

Herri Unibertsitateak bere horretan jarraitzen du “gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen hezkuntza sortzen”. Gaur  izan da hirugarren  eguna. Gaurko eta biharko ekintza, hitzaldi eta saio mordoa prestatu dituzte ere.Bihar San Mamesen elkartuko dira herri unibertsitate guztiak. Gaurko saioan Eneko izan da gurean herri Unibertsitateko kidea. Herri unibertsitateak aukerak […]

Herri akusazio partikularra pozik agertu da egindako ibilbidearekin, baina lanean jarraituko du “beste ordainketa bidegaberik edo klientelismorik” egon den argitzeko. Erantzukizun politikoak eta penalak eskatu dituzte. Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkortaren aurkako epaiketa euskal gizarteari egindako espoliazioaren barruan  kokatu dute LAB, ESK, Steilas, Bizkaiko EHNE eta HIRU sindikatuek, […]

Behin-behineko emaitzen arabera, Moreno ofizialistak  jaso du boto gehien: %39,13. Etzi jakingo dute, behin betiko kontaketarekin batera, bigarren itzulia egin beharko duten ala ez. Fakun Aznarez kazetariak aztertu ditu emaitzak, Herenegun egin zuten bozen lehen itzulia, baina, gutxienez, bihar arte ez dituzte jakinaraziko behin betiko emaitzak, eta litekeena da etzi […]

Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Iruñean “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa. UEUk NUPekin elkarlanean antolatuko du eta helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea izango da. Ainhoa Latatu IkerGazteko arduraduna  izan da gurean. Informazio gehiago: www.ueu.eus/ikergazte https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170221_hizpidea_ainhoa_ikergazte.mp3 Deskargatu hemen.