Martxoaren 8rako deituta dagoen greba deialdiarekin bat eginez, ostegunean bere ohiko programazioa egiteari utziko dio Bilbo Hiria irratiak. Bilbo hiria irratiko emakumeok Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako deitutako grebarekin bat egin dugu. Horregatik, ez ditugu egingo goizeko ohiko magazinak, eta egunean zehar ez dugu saiorik argitaratuko. Hala ere, sare […]

Aupa lagunok! Saio honen hasieran Car Seat Headrest taldea izango dugu entzungai, Virginiatik datorren taldeak bi kantu eskainiko dizkigu. Izaro dugu bigarren, Er(h)ori bere azken diskotik atera duen lehenengo singlearekin. Kanadatik datorren Ought taldea Disgraced in America eta These 3 things kantuekin entzungo dugu eta Stove taldeak hartuko dio lekukoa […]

Euskal Herriko unibertsitateak Leioan duen Kanpusa Herri Unibertsitatea bilakatuko da hiru egunez. Astelehenean abiatu zuten Herri Unibertsitatea eta gaur eman diote bukera. Balorazioa positiboa egin dute antolatzaielak, izan ere hiru egunetako jardunaldietan 200 ikasle baino gehiagok parte hartu du. Hitzaldiak, solasaldiak, tailerrak, bazkariak, itxialdiak… Jorratuko dituzten gaiak ere oso anitzak […]

Urte askotan, Bilboko kaietako zamaketa-lanak gizonek zein andrazkoek egiten zituzten. Emakume haiei kargerak esaten zieten. 1911ko maiatzaren 15ean grebari ekin zioten. Eta hogei egunez gogor borrokatu ziren haien eskubideen alde. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180307_Gomutan40.mp3 Deskargatu hemen.

 Nerabe musika talde donostiarraren bisita izan dugu. Ruben,  Sara eta Iñigo batu zaizkigu. Toki On’ singlea eta diskoa aurkeztera. Diskoa duela urte bete grabatu zuten  Andoainen, eta Apirilean argitaratuko dute. Kide guztiak beste musika talde batzuetan aritu dira, estilo desberdinetako taldeetan, eta 2016an jarri zuten martxan Nerabe. Saioaren bigarren partean […]