Lurri abestea asko gustatzen zaio baina ikaskideek txarto egiten duela esaten dute eta isiltzeko esaten diote beti. Baina Lurri berdin dio, abesten jarraituko du oso ondo pasatzen duelako! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/26-gaurezdagoeskolarik-hegalikgabekotxoria.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-03-16
Asiako biratik itzuli berri, Berri txarrak talde nafarrak Infrasoinuak disko berria aurkeztuko du bihar 10.000 zaleren aurrean BECen. Sarrera ia denak salduta, azken urtetako euskal kontzertu garrantzitsuenetakoa izango da biharkoa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_berritxarrak.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko antolatu dituzte, Ekologistak Martxanek Basoen inguruko hirugarren jardunaldiak. Bertoko basoen kudeaketa aztertu eta beste erkidego batzuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan. Informazio guztia Edu Renobales ekologistak Martxaneko kideak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Ekologistak_Basoak.mp3 Deskargatu hemen. Informazio gehiago: http://ekologistak.org
Arriaga Antzokian estreinatu berri dute Hiru emakume antzezlana. Estreinaldia aurretik Ane Pikaza aktorearekin berba egiteko aukera izan dugu. Ande r Cornejo gure kolaboratzailean aktorearekin izan da. Mireia Gabilondok Ane Pikaza, Ylenia Baglietto eta Ainhoa Etxebarria aktoreen lana zuzenduko du. Antzezlana Silvia Plathen izen bereko liburuan oinarrituta dago eta amatasunaren inguruko […]
