Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak bertsoaren mundua arakatu dute beste behin ere. Saio honetan Bilboko Zazpikatu gaztetxean jokatutako BERTSOERRONDA sariketaren finala eskaini dute (aukeratutako ariketak). Otsaila-martxoan zehar Erronda kaleko 4 tabernatan beste hainbat kanporaketa jokatu eta gero, 10 bertsolari gazte sailkatu ziren finalera eta bertan Urko Arregi izan zen garaile. […]

Ostegunetan Argia astekariak dakarrena hurbiltzen digu lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetako 2592. zenbakiari dagokionez,  Valtonyc musikariari eginiko elkarrizketa eta adierazpen askatasuna izan ditugu hizpide lehenik eta behin. Umeen sexualizazioaz hitz egin dugu, gero eta txikiagotatik inposaturiko rol eta ohituren inguruko erreportaje ere aurkituko baitugu aste honetan eta bukatzeko Hala Bedi irratiak […]

Jone Basterra txirrindulariarekin solasean egon da Ander Cornejo gure kolaboratzailea,  kirolari gaztea da baina handbike txapelketetan lorpen garrantzitsuak izan ditu. 2013an, adibidez, bi domina eskuratu zituen Europako zirkuituan. Kirolari eta bere ibilbideari buruz mintzatu da. Txikitatik gustatu izan zaio txirrindularitza eta bere lesioa dela eta  hau da txirrindularitza egiteko daukadan […]

Thierry Biscary Ttirritt-en izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan  aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Gaurkoan Bilboaldean izan da diskoa aurkezten eta Bilbo Hiria Irratian ere izan da. Martxoaren 28an Bilbon aurkeztuko du Manezek diskoa, alondegian. Kantuen doinu guztiak Biskarik sortu ditu, baina hitzak […]

Inolako ariketa fisikorik ez egiteak ba omen du zerikusirik zenbait gaixotasunen sorreran, hala nola, gaixotasun kardiobaskularren, diabetesaren, depresioaren edo minbizi batzuen sorreran. Adituek diotenaren arabera, munduko laugarren hilkortasun eragilea da ariketa fisikorik eza. Baina gaixotasunak tratatzeko oso baliagarria da ariketa fisikoa, eta azken aspaldion sendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta, sendagai […]