Etxean jaso zuen txikitatik; irakurri, ikasi, jolastu, ikertzeko ohitura. Horrek mugitu du bizitza osoan Jabi Goitia, euskera ardatz. Hamarkadak ingeniari lanetan (“askatu berri naiz”, 67 urteko motorzaleak), jada 14 urte zenetik, euskararen barnera begiratu izan du sakon eta 40 urte baino gehiagotako ikerketak liburuetara ekartzen dabil azken aldian. Euskara aberatsez […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko faseak aurrera darrai, eta asteburuan hiru saio izan dira: zapatuan, Otxandion; eta, domekan saio bikoitza (goiz eta arratsaldez), Ondarrun. Hiru saio horietan izandako bertso ale preziatuenak ekarri dituzte gaurko saiora Josu zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Otxandion garaila Josune Aramendi izan da; Ondarruko goizeko saioan Peru Vidal […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak larunbaterako manifestazioa deitu du, , “Beste Bilbo bat posible da, Bilbo ez da isilduko” lemapean. 200 elkartek eta herri mugimenduk bat egin dute mobilizazioarekin. Eguerdiko 12etan eliptika plazatik abiatuko da martxa eta udaletxean amaituko da, bertan denon artean adostutako manifestua irakurriko dute. Pozik agertu dira Bilboko […]

1980ko hamarkadan maketak soilik grabatu zituzten Bizkaiko taldeen inguruko liburua argitaratu Andoni Fernandezek “Mierda de Bizkaia y sus grupos maqueteros de punk 1977-1989”. Liburuaren hazia Deustuko Gazte lokaleko Txori Dendan hasi zen. Andoni Fernandez izan dugu gurean, betidanik maite izan du punk batez ere 80 hamarkadako punk. Saioan Oier Guillanen […]