Espazioak berreskuratzeko ekimenean Atxuri auzoan Lokomotorak taldea martxan jarri da, Zer behar du Atxurik, auzoa ez dago geldi kantatzen dihardute. Atxuriko geltokiaren itxieraren aurrean, geltokiaren zein inguruko espazioen erabilera publikoak definitzeko LOKOMOTORAK prozesu parte-hartzailea jarri dute martxan. Igor Uribe izan da gurean. Atxuriko auzoko hainbat eragilez osatutako taldea gara, eta […]

Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioak literatura garaikideko idazle ospetsuak bilduko ditu gaurtik apirilaren 29ra. Naturaren defendatzaile unibertsala eta Walden eta Desobedientzia zibila lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela 200 urte betetzen direla-eta, jaialdiak hausnarketa piztu nahi du, naturarekin harremanean egoteko eta ingurunearekin […]

Inork ez daki zerk sortzen duen, ezta nola osatzen den. “Gaixotasun” honen azpian egon daitezken arrazoiak azaltzen saitu da gaurko saioan Oier Gorosabel.  Gero eta paziente gehiago daude gorputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kexu direnak. Paziente horiek medikuz mediku pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “zurea nerbioak dira” eta […]

Aste honetan, saio berezi eta borobila egin dugu,  Spotify, Telegram, Pepephone edo Europar Batasunarekin batera. Saioaren istorioak errepasatu ditugu, eta hainbat momentu eta soinu ekarri ditugu gogora. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean250.mp3 Deskargatu hemen.