Gaurko saioan gosariaren inguruan berba egin dugu Nahia Zeziaga nutrizonistaren eskutik. Gosariari ez zaio behar duen garrantzirik eman, eta korrika eta presaka egiten dugu. Komenigarria da denbora hartzea eguneko lehenengo otordua egiteko? Denetarik jan dezakegu gosaritan? Gosariak, egokia izateko norberaren arabera antolatu behar da, pertsona guztiak ez dute berdin gosaldu […]

Larunbatean Bilboko Plaza Berrian Zientzia Azoka ospatuko da. Egun osoz, zientzia tailerrak, gazteen satnd-ak eta ikertzaileen gunea izango dira. Kultura zientifikoaz gozatzeko aukera izango da. Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Zientzia azokaren aurkezpenean ikerketa piztu eta bultzatzearen beharra azpimarratu […]

Mikel Uraken musikariaren bisita izan dugu. Lan berria du esku artean Izaki bizidun berriak. Oraingo honetan, jauzi egin du kantugileak eta bakarka beharrean taldearekin osatu ditu kantu berriak.   Andoaingo Garate estudioan eta hirukote formatuan disko berri bat grabatu du, Izaki bizidun berriak. Zuzeneko dagokionez ostegunean Bilbon aurkeztuko du lana , […]