Gauza on guztiek akabera behar omen, eta gure POTTO saioarenak ere egin du (ikasturte honetan, behintzat). Hauxe saioa duzue 2017-18 ikasturteak duen azkena, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak opor-egunak eta atsedena behar dute, eta urrian bueltatuko dira mikrofonoetatik uhinak bertso-kantuekin astintzera. Azken saio honetan, ekainaren 9an, Saran jokatu eta Gorka […]
Eguna: 2018-06-21
Gaurkoan Handicap taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Itxaropena elkartearen inguruan sortutako proiektua dugu. Itxaropena elkartea Gasteizen kokatuta dago eta ikusmen urriko pertsonekin lan egiten dute, hainbat proiektu dituzte martxan. Taldeko bateria joleak, Jon Larrañagak kontatu digu taldearen ibilbidea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Handicap_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa eraman dute azalera gai nagusi bezala. Peio Zubiriak Kanadan marihuana legalizazioaren inguruko erreportajea ekarri digu eta bukatzeko Usopop jaialdiaren 10 edizioaren inguruan jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Argia_lander.mp3 Deskargatu hemen.
