Bizkaiko gizarte mugimendu , kolektibo eta pertsona inguruan izandako haurren kontrako indarkeria kasuak direla eta gaia gizarteratzeko duen garrantzia eta urgentzia ikusita Haurren kontrako indarkeria ez plataformak agerraldia egin du gaur goizean Bilbon. Gurean eguneroko errealitatea direla azpimarratu dute, salatzen diren sexu abusuak kontuan hartuta, hamahiru urtetik beherako lau neskatotik […]

Lekuz leku jaialdian, dantzak eta hiritarrak topo egingo dute Abandoibarran. Aurten XIV edizioa izango du, ekainaren 22, 23 eta 29an ospatuko da Bilbon. Helburu argia du dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara. Bertako eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Lekuz Leku jaialdiak […]