Aste honetako Argia astekariaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Elaine Brown, Pantera Beltzen alderdiko presidente izandakoari, eginiko elkarrizketa, “Piztu Bilbo itzali MTV” plataforma izan ditugu hizpide eta Gure esku dagok iganderako deituriko giza katearen inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180607_lander_Arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-06-07
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenaren aurkezpena egin du aste honetan,. Behatokiko Saioak eman digu ‘Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an’ lanaren berri. Txostena, herritarrek Euskararen Telefonoaren bitartez eta Akuilari aplikazioaren bitartez Behatokiari helarazten dizkioten bizipenekin osatzen da; izan kexa edo zoriona. Aurreko urteko txostenean berriz ere osasungintzari, justiziari eta administrazioari dagozkion […]
Gure esku dagok igandeko giza kateari buruzko azken datu teknikoak azalduko ditu Bilbon, 202 kilometro, 5000 boluntario, 1000 autobus baino gehiago, Eskuak elkar lotuta erabakitze eskubidearen aldarrikapenarekin Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko erronka hartu du bere gain Gure Esku Dagok , inoiz antolatu den mobilizazio erraldoienena izan nahi du. Andoni […]
Goizeko zortzietan abiatu da Txomin Agirreren Kresala liburuaren irakurraldia. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren hamaikagarren edizioak, bizkaieraren garrantzia azpimarratu, eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu, Txomin Agirreren “Kresala” obrarekin. Egun osoan zehar etenaldirik gabe 400 lagunek irakurriko dute nobela ozen, Arriaga Antzokian. Kresala “Euskal-Erria” […]
