Ikasturtearen azkenaurreko POTTO saioan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak zapatuan Bilboko Kafe Antzokian izan zen bertso-bazkaria ekarri dute uhinetara. Ekainaren 9an, Bilbo Hiria irratiak antolatutakoaz gozatzeko parada ederra izan genuen Kafe Antzokira hurbildu ginenok, baina lasai, bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenok oraintxe duzue aukera. Irratira ekarri baititugu Sustrai Colinak eta […]

Dantzak ez dira betikoak eta ez dira beti berdin dantzatzen, bizirik daude. Norbaitek sortzen ditu eta denborarekin aldatu egiten dira, dantzatzen dituen gizartea aldatzen den legez. Premisa horrekin badira urteak lanean dabilela Aiko taldea, oraingoan MutilDantzak CD berria aurkeztu du. Soilik txistuz jotako doinuak Aikoren soinura ekarri dituzte. Duela 100 […]

Eneritz Furyak bakarlari irundarrak Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitzan zehar bira egingo du ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran. 2017an bere bakarkako lehenengo lana. Kasernarat taldetik pasatu ostean, taula gainera bueltatu da folk eta rock doinu indarrez beterik. Gaurko saioan Europako jira aitzaki irratira gonbidatu dugu. Lan berria prestatzen dabilela kontatu […]