Gorabide elkarteak Gorabide egunean adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitate eta helburu pertsonalen arteko harremanari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu ditu. Nerea Ibarzabalek ekarri dizkigu txosten honen nondik norakoak. Pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lehenengo entzun egin behar zaiela azpimarratu du, dituzten ilusioak garrantzi handia dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180919_gorabide_nerea_ibarzabal.mp3 Deskargatu hemen.

Aiko Taldeak Euskal museorekin lortutako akordioari esker dantza ibiltaria bertan eskainiko du. Euskal museoa izango da Dantza Ibiltaria ikastaro egonkorren denboraldi berriaren egoitza, astelehen guztietan, urritik ekainera. Horrela, urriaren 1etetik aurrera, Euskal museoaren klaustroak hastapen mailako klaseak jasoko ditu astelehenetan guztietan 18:00etatik 19:30etara eta maila aurreratua 19:30etatik 21:00etara. Jendea animatzeko […]