Irailaren amaierara arte, kanpaina koloretsua egongo da hiriko kaleetan bilbotarrak euskara ikasteko euskaltegietan izena ematera animatzeko. Matrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik eta azken helburua euskara eguneroko bizimoduan erabiltzea eta herritarrek elkarrizketetan esaten duten lehenengo hitza euskaraz izatea da. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 209.000 euro […]
Eguna: 2018-09-11
Zientziaren agertoki handia izango da berriz ere Bizkaia aurtengo irailean Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiari esker, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako topaketa. Irailaren 13tik 29ra egingo da dibulgazio zientifikoko jaialdiaren bigarren edizioa Euskalduna Jauregian eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Juan Ignacio Perez Kultura Zientifikoko katedrako zuzendariak […]
Udan euskara ikasteko modu polita izan daiteke Barnetegian egonaldia egitea. Irailean ere bada aukera, bertatik bertara ezagutzeko asmoz Bakaikuko barnetegira jo dugu.Bertan klase tartean Erlantz Ibargurengoitia Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleak ekarri dizkigu barnetegiko kontuak eta telefonoaren beste aldean hilabete osoa barnetegian egongo den Jon Malax Etxebarria izan dugu. Euskara ikasteko […]
Bigarren urtez, Irailak 22-23an Open House jaialdia ospatuko da Bilbon, Open House, Bilboko ate irekien jaialdi nagusia da. Urtero, asteburu batetan zehar, Bilbok ateak irekiko ditu hiria ezagutzera emateko. Aukera paregabea hiritar zein bisitariek, Bilboko garapena, arkitektura eta hirigintzaren bidez hobeto ulertzeko. Bisitak doakoak dira eta gida baten laguntzaz gauzatuko […]
Iraila sartuta gauden honetan pasatu berri den Abuztuko hilabetera begira jarriko gara eta udazkenean Bilbo hirian izango diren ekitaldi nagusiei begira ere. Dudarik ez dugu azken urteetan Bilbok eraldaketa handiak izan dituela, gero eta turista gehiago dabil gure kaleetan, datu bat, Bilboko Guggenheim museoak 445.147 bisitari jaso ditu ekain uztail […]
