Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018 urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon. Kanporaketetan 30 bertsolari hasiko dira, Udaberriko Fasetik sailkatutako 29, eta 2014an finalista izan zen Oihana Bartra. Horietatik 10 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak. Finalera 8 bertsolari helduko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180926_Bertsolaritxapelketa.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-09-25
Bueltan gara eta osasun kontuak berriro ere hizpide izango ditugu Bilbo Hiria irratian, nutrizioa ardatz izango dugu hamabostean behin, horretara On ekin nutrizioko lagunak izango ditugu bide lagun. Gaurkoan denboraldiko lehenengo saioa izanik, dietak izango ditugu mintzagai. Udako oporretatik bueltan ziurrenik askoren buruan hitz hori ibili da bueltan Dietak. Dieta […]
