Gaurko saioan Jimmy Cliff reggae kantaria izan da protagonista. 1969 sortu zuen Many rivers to cross. James Chambers, Jimmy Cliff ezizenez ezaguna, Jamaikan jaiotako musikaria dugu, 26 bilduma argitaratu ditu, lehena 1968an eta  azkena 2012an argitaratua. Honako bertsiolarien bertsioak entzun ditugu gaurkoan: Harri Niilson, Eric Burdon, UB-40, Joe Cocker, The […]

Gaurko saioan Amaia Urejola sexologoak mugen inguruan berba egin du. Mugak bikote harremanetan beharrezkoak dira. Gizartean sistema handi eta txikietan bizi gara eta izaki sozialak  garenez mugak beharrezkoak dira. Bikote harremanetan mugak intradiadikoak edo extradiadikoak izan daitezke. Guzti hauek aztertu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181029_27_sexologia_mugak.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo Hiria irratiko GOMUTAN saioa liburu bilakatu da. Urtebetean 40 emanaldi egin ziren istoriook kontatzeko, eta liburu honetan jaso dira, Gomutan, Bilboko historiaren atal  ezezagunak izenpean. Gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Bertatik saio berezia egin dugu, liburuan parte hartu duten hainbat lagun eta ordezkari gure mikrofonoetara ekarriz. Lehenengo […]

Gaizkiaren poetika bat garatu zuen Jon Mirandek, eta kurtsileria moralaren aurka balio artistikoa ematen saiatu zen garaiko zenbait euskal ez-baliori, hala nola putak edo sorginak, hitzaren jazar-ahalmena berreskuratuz. Gaizkia goratzeko ukazioa erabili zuen, berdin demokraziari edo ohiko sexuari, eta beste euskaltasun bat bilatu zuen mitologia propioa eraikiz, kritikatzen zuen euskaldun […]