Txikitatik idazle ibili dala du gogoan. Ipuin bat idatzi eta eskolan irakurri, lehiaketa bat, blog bati ekin 2007an, eta eraldaketarako enpresa kudeaketari (aholkularitzan dihardu enpresa ekonomia zientziak ikasitako hondarribiarra) buruz idatzi zuen saiakera luzeak erakutsi zion gogoko duela kontua, hilabetetan istorioa buruan izan eta harekin bizitzeko idazte lan luze hori. […]
Eguna: 2018-11-15
Bizkaiko bertsolari txapelketak atsedena hartu duen asteburuan, bertso-munduan badugu jana eta edana. Ibon Burgoa soinu-teknikaiaren laguntzaz gure delorean partikularra hartu dugu eta atzerako begiratu laburra egin dugu. Urrian eta irailean izandako bi bertso-saiotan grabagailua martxan jarri eta Bilbo Hiria irratiaren POTTo saioan hedatu ditugu. Batetik, urrian Bilbiko XAKE espazioan izandako bertso-afaria (Nerea […]
Gaur jaiko da Tantaka.tv telebista berria, ohiko telebistetan tokirik ez duten edukiak eskaintzea eta isilarazitako ahotsak entzunaraztea da online komunikabide honen helburua. Javier Gonzalek ekarri dizkigu telebista berriaren xehetasunak. Gaurkotasunetik haratago, parte hartzeko hedabidea izango da eta askotariko gai sozialei helduko die, besteak beste, feminismoarekin, migrazioekin, ekologismoarekin eta aniztasunekin lotutakoei. […]
Aste honetako Argiaren astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Euskaraldiaren inguruan egindakoa erreportajea komentatu digu, aurrekariak, elkarrizketa eta euskaraldiaren inguruko analisia landu dute. CDRetako kide Tamara Carrascori egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide, eta Tarnac herri txikian, Akitanian ,m gertatutakoa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181115_Argia.mp3 Deskargatu hemen.
Erdi Aroko banderizoen arteko borrokei buruzko “Bereterretxeren Noblezia” irudidun liburuaren argitalpena egin nahi du Bego Alabazan eta horretarako crowfoundig kanpaina jarri du martxan. Lehenengo ahozko ikuskizuna sortu zuen, baladan oinarritutakoa eta orain paperera eraman nahi du egindako ikerketa lan guztia. Urtetan ipuinak han-hemen kontatzen ibili eta gero, sentitu du Zuberoatik […]
Historian zehar arlo askotatik heldu zaio biziaren sorrerak bere baitan gordetzen duen misterioa argitzeari; erlijiotik, filosofiatik eta zientziatik heldu zaio, besteak beste. Gure langaia azkena baizik ez da eta, horregatik, erantzuten hain zaila dirudien galdera egingo diogu zientziari orain: non, noiz eta nola sortu zen bizia Lurrean? Gai honetan apur […]
