Gaurko saioan fikzioara joa dugu LGTBI mugimenduaren istora errepasatzeko, “Pride “ pelikula izan dugu hizpide. 1984. urtean Erresuma Batuan kokatzen da flima. Londres hiriburuko Lesbiana eta Gayen Meatzarien Aldeko Babesa taldeak Galesko hegoaldeko Neath Harana eta Swansea Haranako greban dauden meatzarien aldeko dirua biltzeko kanpaina bati ekin diote. Bitartean, meatzari […]

Gaurko bertsioa saioan rafa Ruedak Elvis Costeloren Pump it up abestia izan du kantu gaia. Elvis Costello, jaiotze izenez Declan Patrick MacManus ingeles kantautore, abeslari eta musikari handia. Maiz 1970eko hamarkada amaierako britainiar punk new wave olatuari lotu ohi da. gaurkoa honako bertsiolariak entzun ditugu,  The rubinoos, Status Que, Elastic […]

Azaroaren 25etik 29ra, Bakea eta Duintasuna, SODePAZ eta Bakea eta Elkartasuna erakundeek, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eragite politikorako agenda bat diseinatu dute Palestinako bi erakundetako ordezkariekin. Bisitaren helburua errefuxiatu palestinarren eta preso politikoen egoera ikusaraztea da, eta baita errefuxiatuen itzulera eskubidea aldarrikatzea ere. Era berean, Israelgo estatuaren giza eskubideen urraketak […]

Gaurko urrezko kantuek Komunean dute ezaugarri erotikoa. Lehenengoa Hego Karolinako soul kantaria. Marvin Seasek 1986an grabatu zuen Candy Licker entzun dugu. Kantu hau ez zuten AEBetako irratietan jartzen eta antzekoa gertatu zen Europan arinago, 1969an, Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantuarekin, eta hau ere entzun […]

Gaur Lur eta Hodeik amamari irakatsi diote saiatu behar dela gauzak egiten, nahiz eta batzuetan pentsatu, txarto aterako zaigula. Gainera txarto ateratzen zaigunean zerbait gauza berriak sortzeko aukera bihurtu dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/191121_gaurezdagoeskolarik_amamabizikletan.mp3 Deskargatu hemen.

Antzerkia baten bitartez Bilboko sare feministak azaroaren 25an izango diren mobilizazioetara dei egin dute. Bilboko udaleko bulegoen aurrean performance baten bitartez indarkeria matxistaren aurrean instituzioek duten jarrera salatu dute. Batetik Bilboko udaleko agintariak, poliziak, eliza eta Bizkaiko diputazioa interpelatu dute, puntu more bat eraikinean edo lepoan jarrita ez da nahikoa […]

Egun seinalatua da azaroaren 25a egutegian, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko eguna izanik. Hamaika egitasmo antolatu dituzte Euskal Herriko talde feministek, eta aste guztian zehar egongo dira zereginak Bilboko hainbat txokotan. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eskutik, mobilizazio orokorrak egongo dira hiriburuetan, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Bilbokoa Jesusen […]

Sartaldeko kapitaletik sortaldeko lurraldeetara begira jarri gara gure POTTO saioan. Isturitzen joktu zen XILABA taldekako txapelketaren finala aletu dugu KANALDUDEren lagunen eskutik, eta bertsorik onenak ekarri, aukeraketa diktatorialean. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeak izan ziren buruz buru, bazkari ederraz disfrutatu eta gero Isturitzeko herriko gelan bildu ziren […]

Gramatika Ikusi eta Ikasi A1/A2 mailetarako liburua argitaratu de Erroa argitaletxeak. Sortzetik euskararen didaktikan dihardu Erroa argitaletxeak, euskararen didaktikarako materiala aspalditik landu izan du Erroa argitaletxeak, urteetan hizkuntza lantzen egin duten ahaleginak aukera eman die orain argitaratzen den gramatika liburua egiteko. Erroa argitaletxeko arduradunek badakite hizkuntza gramatika baino askoz gehiago […]

Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna , Bilboko udal musika Eskolak ikus-entzule mota guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu gaurko. Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu batekin hasiko da 17:30ean Bilbao Musikan , behin bukatuta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dute. […]