Homeless Film Festival-eko laugarren edizioa bertan da eta Bizkaia aretoan aurkeztu dituzte aurtengo jardunaldiaren nondik norakoak. Azaroaren 13 eta 14an Bilbon ospatuko da festibala, eta estreinakoz, Donostiara ere iritsiko dira azaroaren 15ean Victoria Eugenia Antzokian. Manchesterren sorburu duen zinemaldia, 2011.urtean sortu zen, eta etxegabeen egoeraren inguruko sentsibilizazioa bilatzen zuen. Bizitegi elkartearen […]

11 kantu berri bildu ditu Rebolta Permanet taldeak laugarren lanean “lobotomiak” deiturikoan. Iker Aginaga eta Iker Villa batu zaizkigu saiora. Lobotomiak  abiapuntua izan zen hitzak sortzeko. Lobotomiak garai batean gaitz , ideia eta portaera batzuk sendatzeko egiten ziren praktika medikoak ziren. Komunismoa sendatzeko, sexu orientazioa, politika kontuak… gaur egun ere […]

Euskal Garagardo Elkarteak, bertoko garagardo-artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu berri du. Ikerketa hau burutzeko, Euskal Herriko 22 garagardotegietatik 20k hartu du parte. Barcelona Beer Festival-aren antolatzaileak zuzendutako txostena izan da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Prentsaurrekora hauen ordezkari diren Peli Manterola, eta Mikel Ruis bertaratu dira, […]

Broken Brothers Brass Band 2006an sortutako taldea dugu, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kideren ekimenez. Funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira euren abestiak eta zuzenean talde-inprobisazioari garrantzia ematen diote. Txertaketa izeneko diskoa dakarkigute aurkezpen txartel gisa eta bertatik bi abesti jarri ditugu. Hauen atzean, Thomas Alan Waits, […]

Bilboko Udalak onetsi du gaur 2020ko ekitaldirako Aurrekontuen Proiektua, 576,3 milioi eurokoa, aurtengoa baino % 2,5 handiagoa.Pertsonak, auzoak eta jarduera ekonomikoaren bultzada helburutzat hartuta eta 2020a ere zorrik gabe amaitzeko konpromisoari lotuta, Aurrekontuen Proiektuak 82,5 milioi euro bideratuko ditu guztira udal inbertsiora, hiri osoaren intereseko 40 proiektu inguru eta Parte-Hartze […]

Gaurko saioan I gona be your dog kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. The Stooges estatubatuar rock musika talde bat da. Jatorriz Michigan estatuko Ann Arbor hirikoak dira. Bestalde, taldea Iggy Pop, Scott Asheton, Steve Mackay, James Williamson eta Mike Watt musikariek osatzen dute. Garage rock musikaren aintzindaritzat jo ohi […]

Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte. Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz […]

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta […]