‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpainaren 2020ko edizioa jarri du abian beste urte batez Errigora ekimenak. Kanpaina honen bidez, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren zati bat zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEKra eta Sortzenera, hain zuzen […]
Eguna: 2020-10-29
Ongi etorri Errefuxiatuak etorkinen eta migratzaileen defentsarako plataforma sozialak, beste hileko azken ostegun batez, gosari soziala antolatu du Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuen bulegoaren aurrean. Gosari sozial honetara hurbiltzen diren errefuxiatu gehienak gazteak dira, 18 urte bete aurretik instituzioen babesa jaso dutenak eta orain kale gorrian aurkitzen dienak. Bestalde, koronabirusa geratzeko […]
Bi herri ekarri ditugu uhinetara: Santutxu eta Mungia. Santutxuko Karmelo plazan izan zen zapatu eguerdian udazkeneko azken bertso-jaialdian (COVID gaitzaren eraginez udaberritik udazkenera pasatutakoan) kantuan izan ziren Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza; Mungiako bertso-saio musikatuak, aldiz, 6 bertsolari izan zituen taulagainean: Etxahun Lekue, Nerea Ibartzabal, Malen […]
