Gaurkoan dopinaren inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Gizakiaren muga naturalak aspaldi gainditu dira, eta banako supergizakiak kenduta, beste kirolari profesional guztiak pertsona normalak ditugu. Markak hobetzea ia ezinezkoa denez, kirolarien errendimendua hobetzea giza-ingeniaritza kontua bihurtu da, osasuna bigarren mailara pasatuta. Osasun profesional guztiok argi dute bereizketa gogoratu behar dela: […]
Eguna: 2020-10-21
Mundu osoan haurren eskubideen alde aritzen erakunde ezaguna da Save the Children. Euskal Autonomia Erkidegoan duela 15 urtetatik ari da lanean pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrei arreta emateko. urriaren 16an Pobreziaren Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatu zelako eta Save the Childrenek testuinguru horren barnean hainbat datu kezkagarri plazaratu zituen. […]
Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute. Noemi Etxabarria eta Itsasne Nuñez ELAko eta LABeko kideek adierazi dutenez, 4200 langile daude mobilizazioetara deituta. Greba urriaren 29an izango da Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201020_osakidetzako%20azpikontratak.mp3 Deskargatu hemen.
Sarrikoko fakultatean izandako liburu-aurkezpen bat hizpide izan dute Josu Larrinagak eta Iñaki Barcenak. Ekosozialismoaren inguruko liburua zen, Las cenizas de Prometeo, Quim Semperek idatzia. Aurkezpen-ekitaldian bertan present zegoen pianoa bezala, denok hurbiltzen ikusten dugun kolapsoa dago ostertzean, geldiezina dirudien eta etsipenez onartzen duguna, etengabeko hazkundeari uko egin ezin… ala nahi […]
Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Aselen bista izan dugu gaurko saioan. Bi protagonista ditu eleberriak. Batetik, Edu, marxista eta Buenos Airesko ‘La Hoz’ egunkari fikzioan lan egiten duena. Bestetik Matxin dugu, anarkista eta desagertuta dagoena. Eduren bitartez ezagutuko dugu Matxin. Buenos Aires hirian kokatu […]
