Gaurko saioa Kaskezur talde iruindarrak ateratako hirugarren diskoarekin abiatuko dugu. Diskoan Joseba Irazokiren Euria ari du abestiaren bertsio bat gehitu dute eta bertan Irazokik berak jotzen du gitarra. Lehen entzunaldian Onddo taldearen oroimena ekarri dit, agian horregatik gitarra-jole beratarraren kolaborazioa, nork daki! Kaskezur taldearen disko honek Ihesi Doaz Animaliak du […]
Eguna: 2020-10-14
Kutsidazu bidea Ixabel antzezlan musikala estreinatuko da bihar Arriaga antzokian. Ibilbide luzea egin du Joxean Sagaztizabalen eleberriak, oraingoan musikal gisa eratu dute. Patxi Barcok zuzendu du, eta dramaturgiaz ere bera arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Musika zuzendaritza Demode Quartet taldeko Joli Pascualenarena da. Talde hori asko inplikatu da proiektuan, eta […]
Urriaren 19tik 24ra Zapalduon memoria astea antolatu dute Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko norbanako ezberdinek. Lan askoren ostean, azkenik aste osoko egitaraua antolatu dute, ibilbide, mahai-inguru, eta ekitaldi txikiz betea dator. Memoria egiteko unea dela iritzita, zazpi kaleetako eta Bilbo zaharreko lagun ugari elkartu eta garai, sasoi eta gertakari ezberdinak […]
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. Edizioa Azaroaren 7tik 12ra egingo da, udaberrian pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero. Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia El hoyoren zuzendariak Fantrobia saria jasoko du, zinema munduko figura berriei eskaintzen zaiena. Sail ofizialean hamar pelikula lehiatuko dira, film luze, gidoi eta zuzendaritza onenaren sariak lortzeko. Film laburrek pisu handia […]
Iñaki Lasagabasterrek eta Amaia Goirigolzarrik aurkeztu duten dokumentua 200 legelarik baino gehiagok babestu dute. Hauek estatu osokoak dira, ideologia askotakoak eta hainbat lekutakoak. Halaber, egungo espetxe-politika legez kanpokoa dela eta oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituela salatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201014_sare.mp3 Deskargatu hemen.
