Gaurko irrati tartean ez dugu tenislarien inguruan berba egin.Izen hori daraman lesioaren inguruan mintzatu zaigu oier Gorosabel fisioterapeuta.  Izan ere, edozein esku-beharginek daki zertaz ari garen  tenislariaren ukondoa aipatzen dugunean. Esku-beharretan, batez ere industrian, asko dira lan estereotipatuak: berez esfortzu askorik eskatzen ez duten mugimendu txikiak, beti berdinak, egunaren buruan […]

Muda du izena Thierry Biscaryren azken proiektua. Loraldian “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar.Proiektu berriarekin dator beraz, disko berriarekin, kantu berriekin. Baina beti bezala historiaz beteriko kantuak dakartza berriro ere , guren izan da  Thierry. Manez eta kobraken ostean dator Muda, ezberdintasunak handiena oraingoan sokak protagonismoa handiago duela. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201007_Muda.mp3 Deskargatu hemen.

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]