Zazpi urte bete dira Lou Read zendu zela, gaurkoan The Velvet Uderground taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. Taldeak 1960ko hamarkadan jo izan zuen eta nahiz eta sekulako merkatal arrakastarik lortu ez izan eta urte gutxiko ibilbide motza izan, rockaren historian eragin handienetakoa izan duen musika taldeen artean sailkatu eta […]
Urtea: 2020
Zinema tartea irekiko dugu datozen minutuetan Bilbo hiria irratian, tartea hamabostean behin izaten da gurean, pantaila handiko fikziora Ane Urkiolak eramaten gaitu.Gaurkoan bi munstroren inguruko filmak komentatuko dizkiguzu. Batetik Miguel Joaquin Elizeguren historia jaso zuen Handia pelikula eta bestetik Frankenstein Mary Shelley idazlearen britainiarraren nobelan oinarritutako pelikula. Zinemaren historiako beldurrezko […]
Durangoko Plateruenan egin duten ‘Altxa!’ ekitaldiak etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzea du helburu. Horretarako, sinadura bilketa bat jarri du abian 23 eragile biltzen dituen Hamaika gara egitasmoak. Josu Etxaburu Gure Esku-ko eledunak adierazi du herritarren indarra inoiz baino garrantzitsuagoa dela eta sinadura bilketan parte hartzera deitu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201102_altxa%20hamaika%20gara.mp3 Deskargatu hemen. […]
Arimen gaua heldu da. Sustoak, mozorroak, kalabazak… gau beltz honetan denetarik egingo dute Lur eta Hodeik amamarekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/201027_gaurezdagoeskolarik_gabe_beltza.mp3 Deskargatu hemen.
Zer eingou astebururan Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Beldurra piztu dugu eta gau beltza edo arimen gauen inguruan mintzatu gara gaurko saioan. Asteburuan egongi direnenen errepasoan Hirian jaialdia aipatu dugu gaurkoan. Bilbao BBK Liveko aurrekaria dugu Hirian, 2020an aurreikusitako ezer ez da […]
Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen. […]
‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpainaren 2020ko edizioa jarri du abian beste urte batez Errigora ekimenak. Kanpaina honen bidez, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren zati bat zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEKra eta Sortzenera, hain zuzen […]
Ongi etorri Errefuxiatuak etorkinen eta migratzaileen defentsarako plataforma sozialak, beste hileko azken ostegun batez, gosari soziala antolatu du Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuen bulegoaren aurrean. Gosari sozial honetara hurbiltzen diren errefuxiatu gehienak gazteak dira, 18 urte bete aurretik instituzioen babesa jaso dutenak eta orain kale gorrian aurkitzen dienak. Bestalde, koronabirusa geratzeko […]
Bi herri ekarri ditugu uhinetara: Santutxu eta Mungia. Santutxuko Karmelo plazan izan zen zapatu eguerdian udazkeneko azken bertso-jaialdian (COVID gaitzaren eraginez udaberritik udazkenera pasatutakoan) kantuan izan ziren Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza; Mungiako bertso-saio musikatuak, aldiz, 6 bertsolari izan zituen taulagainean: Etxahun Lekue, Nerea Ibartzabal, Malen […]
Gaurkoan Green New Deal proposamena zer den azaltzen saiatu gara. AEBetan, 30eko urteetako depresio ekonomikoaren garaian, Roosevelt presidente demokratak abian jarritako New Deal politika sozialen kontzeptuaren eguneratzea, ekologiaren eta jasangarritasunaren ikuspegia gehituta, proposatzen du itun berde berriak, krisi sozioekologikoari erantzun berdea. Alderdi demokrataren proposamena da hau, errepublikarrek erregai fosilak neurrigabe […]
