Mariasun Landa idazlearen ipuinak hautatu dira aurtengo Klasikoen Irakurraldia ospatzeko. Azaroaren 17an, asteartean, egingo da ekimena Arriaga antzokian eta hamahirugarren edizio honetan haur eta gazte literatura omentzea izango da helburu nagusia. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201112_Irakurraldia.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2020
Maite dugu, maite, Potto egitea Biba hankaluzea eta errima progresiboa! Gaurkoan Ermua bisitatu dugu, eta Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ekarri dugu irratiaren uhinetara, aukeraketa diktatorialean. Maite Berriozabalen aginduetara, kantuan izan da taulagaineko seikotea: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Postrea […]
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatutako ekimena da Jokoteknia jardunaldia. Aurreko bi edizioetan bezala, aurten ere, Jardunaldiaren helburua industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea izango da. Jardunaldi hauek, euskaraz izango dira, eta bideo-jokoetan interesatua dagoen edonork izango du […]
Gaurkoan bat egin dugu Hiruka astekariarekin. Unai brea kazetariak ekarri dizkigu aldizkarian bildutakoak. Erreportaje nagusia eskolari eskaini diote. Motxila bete zalantza abiatu dute ikasturtea aurten. Eskualdeko bi ikastetxeko esperientzia batu dituzte, irakasle ikasle eta gurasoekin berba egin dute. Bestetik Plentziako nautika eskolaren historia biltzen duen erakusketa ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201110_unai_brea.mp3 Deskargatu […]
Hizkuntza normaltasun bidean Xabier Monasteriok Xamar ikerlariarekin batera irrati tarte berria abiatu du. Normaltasun hitza denon ahoan dagoen honetan normaltasuna jardungo dute. Euskaldunok normaltasuna aspaldian eskatzen dugu, alor askotan eta nola ez hizkuntza arloan bereziki. Gure hizkuntzak behar handiak ditu oraindik eta normaltasunera begira jarri dira. Gaurkoan hizkuntza politikaz jarduten […]
Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute. Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du […]
“Abrir el melón”da June Fernandezen Libros del K.O.-k argitaratu berri duen liburuaren izenburua. Egileak azken hamarkada honetan Pikara magazinen argitaratutako artikuluak, erreportajeak eta elkarrizketak bildu ditu. Pikara magazine ezaguna dugu gure artean baina despistaturen bat badago , ikuspegi feminista, kritika urratzailea ditu oinarri. Interneteko atariaz gain, milaka harpidetza dituen edizio […]
Kokapen geografiko eta errealitate soziolinguistiko ezberdina duten bederatzi gaztek euskara hutsean hitz egingo dute zortzi egunetan zehar. Hortan datza Gaztealdiak. Ekimenaren helburua euskararen erabilera determintzatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea da, ondoren horien inguruan hausnatzeko eta determinante horiek guztiak Euskararen Herria eraikitze bidean jartzeko. Halaber, gazteek euskaraz bitzitzeko hautua egitearen […]
40 urte bete dira Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala “Arrastalu”-k Lemoiz gelditu orma-irudia egin zutenetik. Ibilbide luzea egin du geroztik margolanak eta orain Bilboko Arte Ederren Museoren bildumaren parte bihurtuko da. 1980an euskal mugimendu antinuklearra bizi bizi zegoela, Euskadiko Batzorde Antinuklearrek eta Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Defentsarako […]
Adrianne Lenker-en bakarkako lanak ez dira Big Thief taldearekin egindakoa bezain ezagunak, baina bere edozein abesti hartuta berehala ezagutuko duzu Adriannen ahots berezia eta abestietako kulunka melodiko berezia gertukoa egingo zaizu. Hurrengo hilabetean kaleratuko duen Songs izeneko diskoan bildutako bi abesti entzungo ditugu. Segidan Kaliforniara goaz Death Valley Girls izeneko […]
