Gaurko bertsio saioan Yazzo taldearen kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. 80 hamarkada izan du saioaren abiapuntu. Denbora igarota kantu batzuk beste belarri batrzuekin entzuten dira. Yazzo pop bikote britainiar bat izan zen, jatorriz Ingalaterrako Basildon hirian jaioa,  arrakasta komertzial handia izan zuten  1980ko hamarkadaren hasieran. Estatu Batuetan zorte bera […]

Edizio honetan futbol profesionala nola itzuli den, Skypek MKKNrekin izan dituen arazoak eta Amazonek enpresaren urruntze sozialerako hartu dituen neurri berriak ezagutuko ditugu. Azkenik, gure #HamarkadanZehar atalaren azkenengo saioa ekarriko dugu, 2019. urtearekin. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean299.mp3 […]

Saioa abiatzeko Eki Etxebarriak asteko sindikal Agendaren errepasoa egin du. Egitura  atala Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarin ekonomialarien eskutik  konfinamenduaren eragina euskal ekonomiako sektoretan aztertu dute. Koiuntura atalean Maitane Jaiok Hego Uribeko Batu elkarlaguntza sarea ezagutu dugu. Amaia Lekunberri kazetariak argian argitaratutako erreportajearen laburpena ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200622_LanarenEkonomia.mp3 Deskargatu […]

Euskararen Bidegurutzetik liburua argitaratu zuen 2019an. Uste du euskararentzat giltzarri izango direla datozen hamar-hamabost urteak, aurrera edo atzera egiteko. Liburua plazaratu zuenetik egoera nabarmen aldatu da, hizkuntzak ere sufritu du baitu pandemia. 2019ko irailetik gainera Euskara elkarteen topaguneko lehendakaria da Kike Amonarrizekin. Berarekin berba egin dugu eta, esan digunez, Aurtengo […]

Hervé Bourhis eta Brünok 2016an frantsesez argitaratu zuten Le petit livre de la Black Music liburua, Dargaud argitaletxean. Geroztik italieraz, ingelesez eta, oraintsu, espainieraz ere (NORMA argitaletxean) eskuragarri dugun liburu honek gidoia eman digu AEBetako blues, rhythm and blues, soul, funk, hip-hop eta beste estilo batzuk aztertzeko eta baita kantu […]

Ez ohiko normaltasunean kultur jarduerak gutxinaka bueltan datoz, asteburu honetan “Meri, Mari eta lari” antzezlanaz gozatzeko aukera dugu. Maria Urcelai aktorearekin berba egin dugu. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. […]

Ekainaren 28ko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean protesta egitera deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Saretuz borrokak dirau! , leloa erabiliko dute aurten, eta, hain justu, konfinamenduan saretzeak izan duen garrantzia nabarmenduko dute mobilizazioetan. dute mobilizazioetan. Bilbon eginen dute manifestazioa, ekainaren 28an, igandearekin, 18:30ean, Moyua plazatik abiatuta. Aste osorako prestatu dute egitaraua, […]

Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hau da, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei. Itxialdian zehar, administrazio-jarduera […]

Porru eginda iritsi gara aste bukaerara, horregatik gaurkoan barazkia luzea, haritsua, zuri eta berde kolorekoa hautatu dugu. Porrua, porruaz eginiko platera izango dira protagonista. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen […]