Zenbat Gara elkartearen ekimena den Erroa argitaletxearen laguntzaz, beren  funtsetik aukeratutako liburu baten pasartea irakurriko dizuegu egunero. Gaurkoan Slawomir Mrozek poloniar antzerkigileak idatzitako Zuhaitza ipuin laburra entzutea proposatu nahi dizuegu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200325_IrakurketaXabier_Zuhaitza%20.mp3 Deskargatu hemen.

Unibertsitatera sartzeko probak uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ekain amaieran Nafarroan. Euskal Herriko Unibertsitateak uztailaren 6tik 8ra egingo du ohiko deialdia, eta uztailaren 20tik 22ra ezohikoa. Beraz unibertsitatera sartzeko frogak atzeratu egin dituzte Koronabirusaren krisiaren ondorioz. Konfinamenduan bizipenak jasotzen ari gara Bilbo Hiria irratian […]

Etxetik bada ere, gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariarekin bat egin dugu. Asteroko kolaborazioan Argia astekariak emandako aldaketen berri ekarri digu. Azken orduotan atari digitalean argitaratutako artikulu interesgarriak ekarri dizkigu Arbelaitzek. Eritasun infekziosoetan erreferentzia errespetatua den Oriol Mitjà ikerlari ezagunak ohartarazi du Espainian dagoeneko 560.000 pertsona egon daitezkeela Covid-19 birusaz kutsatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200325_ArgiaLander.mp3 […]

Koronabirusaren osasun-krisi betean, Deustuko Erriberako bizilagunek kezkatzeko beste arrazoi bat dute, astelehenean langile batzuk pabiloietako estalkitik kentzen hasi baitziren. Amiantoa dute estalkiek, eta langileak babestuta doaz, baina auzokideak ez, eta ez dute jakinarazpenik jaso. Beren buruari galdetzen diote nor den “burugabekeria honen erantzulea”, eta erantzukizunak eskatzen dituzte. Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak […]

Njombe Tanzania hego-mendebaldeko mendialdeko hiriburua da, 2000 m ingurutan. Han dabil Unai, ia urtebete jada, Leire lagunak zabaldutako bideari jarraituta, SHIPO izeneko GKEan lanean. Asko ikasten ari da, gainera, oinarrizko beharrizanei erantzuteko makina eta mekanismo sinpleak asmatzen eta sortzen luzaroko esperientzia dutenengandik, bai teknologia sinpleok sortzeko prozesuei buruz, bai ekoiztutako […]

Konfinamendua gorabehera, Bilbo Hiria irratiak lanean dihardu, eta Pedro Elias Igartuak bertako Soinugela zabaldu du, musikak gure gogoa betetzen eta alaitzen jarrai dezan. Egunotan, noizean behin, musikazaleen oroimenean geldituriko urrezko kanta bat ekarriko digu. Gaurkoan AEBetako rock psikodelikoaren eredutzat hartu ohi den The Grateful Dead taldea gogoratuko dugu Touch of […]

Foku informatziaboa aldatu da azken asteetan, osasun krisia dela eta larrialdi egoeran gaude, etxean itxialdia egiten, baina badira arazoa batzuk berean dirautela. Horregatik gaurkoan Zaldibar argitu plataformara jo dugu, Janire Lazkano plataformako kidearekin hitz egin dugu. Ostiralean 50 egun beteko dira Zaldibarren luizia geratu zenetik. Konfinamenduak baldintzatzen ari da mobilizazioak […]

Gaurko atalean Xamar ikerlariak gerrak eta euskara izan ditu hizpide. Jakina da euskaldunok bi estaturen artean banaturik bizi garela. Mugak direla eta, gerretan ibili izan dira estatuok, eta horiek euskaldunoi ere eragin izan digu. Espainia eta Frantziaren arteko gudetan euskaldunak alde batean zein bestean izan dira, Napoleonen gerran esaterako. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Frantzestea%20eta%20euskara.mp3 […]

Etxeko itxialdian sedentasimoa albo batera usteko ezinbestekoa da egunero ariketa fisikoa egitea. Oier Gorosabel fisoterapeutarekin hitz egin dugu. Etxean geldi eta ordenadore aurrean edo telebista aurrean ordu asko egoteak lepoko miñak ekarri ditzake. Horiek ekiditeko ezinbestekoa da egurero ariketak egitea. Hemen Oier Gorosabelek utzitako aholkuak. http://abante.eus/konfinamendurako-ariketak-pertsona-osasuntsuendako/ https://bilbohiria.com/docs2/2020/Osasuna/200325_Oier_fisio_itxialdia.mp3 Deskargatu hemen.

POTTO saioan, konfinamenduak ere ez gaitu ixilduko eta, lizentziarekin zein lizentziarik gabe, isolamenduak agintzen duen garaiotan saio berezia prestatu dugu: BERTSO BERRIAK, COVID-19ARI JARRIAK Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. Gozatu, guk saioa prestatzen bezainbeste […]