Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Zaporeakek janaria kozinatzen eta banatzen jarraitzen du, Grezian, bere sukalde […]

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte. Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ugari antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak izango dira. Duela urte bete bertan behera geratu ziren lehenengo jaiak izan ziren, ondoren urte gogorra bizi izan […]

Durangoko azokako beka jaso ostean Kai Nakai abeslariak “Baimenik gabe” diskoa argitaratu zuen. Bederatzi abestiko diskoa argitaratu zuen, Baimenik gabe. Reggaeton musika da proposamenaren oinarria. Igandean Bbk aretoan zuzenean aurkeztuko ditu kantuak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210312_kainaKai.mp3 Deskargatu hemen.

Saioa asteko sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak asteko deialdiak ekarriko dizkigu. Tubacexen enplegu erregulazio txostena adosteko negoziazioak ez du fruiturik eman, greba mugagabean daude langileak kaleratzeak ekiditu nahian, Aiaraldeako egoera eta borroken berri emateko Aitor Azpuru izan da saioan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Madrilen negoziatzen ari den alokairuen legearen […]