1

Paule Bilbao, Josu Gonzalez  eta Gontzal Bilbao osatzen dute Arima talde. Igandean Bilbo zuzena izango dira aitzakia ederra saiora gonbidatzeko. Metamorphorsis EParekin ezagutu genituen,  Bonberenean grabatutako lau kantu batu zituzten. Paule Bilbaorekin kantuak entzun eta ezagutu ditugu. Aurten Biluztasunez jantzita lana argitaratuko dute. Maiatzera itxaron beharko dugu, naiz eta aurrerapen […]

Loraldiaren barruan bihar “Errimak bi oinetan” ikuskizuna izango da ikusgai.  Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertso saio batek publikoari eskaintzen diona sentiaraztea zuen helburu Errimak oinetan ikuskizunak, baina bertsolarien ordez dantzariak jarrita. Aurrekoaren formatu bera du, baina gai, bertso eta dantza berriek erabat ezberdin […]

Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola arduratuko dira, hain zuzen ere, aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaia antolatzeaz. Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, Ibilaldiaren baloreak azaleraztea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratuz, bi ikastolek maiatzaren 30ean egingo dute Ibilaldia, ikasturte osoan zehar Uribe Kostan izango diren ekimenei amaiera emanez. Helburuen […]

Aste honetako koronabirusaren gakoen atealean, Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak gainazalei buruz hitz egingo digu; izan ere, duela urtebete uste zen gaitza gainazalen eta objektuen bidez zabaltzen zela. Gaur egun, ordea, badakigu zabalkunderako bitarteko nagusia airea dela. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210316_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.