Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara […]

Europako Kontseiluak Euskalgintzaren Kontseilura jo du Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruz Espainiako Gobernuak egin duen txostenaz iritzia eskatzeko. Bada, Kontseiluak ondorioztatu du Europako Kontseiluaren gomendioak bete gabe jarraitzen dutela: justizian eta eta administrazioan, batez ere. Kontseiluak iritziarekin txostena igorri du Estrasburgora. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izan […]

Axular-en Gero 400 ahotsek irakurri ostean Joan Antonio Mogelen Peru Abarka etorri zen ondotik eta, oraingoan, klasikoen ildotik jarraituz, Linguae Vasconum Primitiae irakurriko dute Klasikoen Irakurketa Jarraituaren ekitaldian. Bernart Etxepareren lehen euskarazko liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegiko antolatzaileek ahoz goran irakurtzeko Arriagan. Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 14.aldia da oraingoa, eta […]

Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat erakutsiko digu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210302_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.