Aurten, lehenengo aldiz bertan behera gelditu da Korrika, bizitzen ari garen pandemia dela eta. 22. KORRIKA izango litzatekena, 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-ak. Erabaki latza izan da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta beharbada bereziena izateaz gain, hizkuntzaren aldeko bultzada hau eteteak kalte egin dezakeelako. KORRIKAk, gainera, helburu ekonomiko zehatza dauka […]

Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko “Bestebi” plataformak salatu egin du Bilboko herritar baten heriotza. Peter deitzen zioten auzokoek 23 urteko gazteari, jatorri poloniarrekoa zen eta kalean bizi zen Uribarri auzoan. Konfinamendu soziala heldu eta batera, La Casilla kiroldegian ostatu zen, baina, hau amaitu eta ostatua iztean, udal aterpetxe […]

Gaur Iñakik negazionismoa eta negazionistak jarri ditu mahai gainean, pandemia dela eta, puri-purian dagoen gaia baita. “Zientifikoki frogatuta dagoen ebidentzia ukatzea” dela dio hiztegiak. Darwinen bilakaeraren teoria ukatzen dute kreazionistek, lurra biribila denik ukatzen dute terraplanistek eta, ekologiaren arloan, klima aldaketa gertatzen ari denik ukatzen dituztenak ere badira. Negazionista peto-petoenak […]

CCVI saioa egin dugu gaur (251.a), GURE POTTO saioan bertsoa, errima, kantua eta prosa… presente! Durangoko bertsolari eskolaren eskutik heldu zaigu Durangaldea Uztabarritzen ekimena, martxotik uztailera arte luzera betean ibiliko dena, eta Elorrioko Gaztetxean izandako aurreneko saioa zabaldu dugu. Bertan izan ziren, Iker Apraiz en gidaritzapean, Aitor Esteban ‘garrote’, Iruri […]

Gazteen egoera salatzeko, datorren larunbateko 17:00etan izango dira Eraginek antolatutako jardunaldiak. Bizitzen ari garen egoera dela medio, langabezia areagotu egin da gazteetan, eta erabateko behin-behinekotasuna eta bizi-baldintza materialak murriztu. Beraz, hori salatzeko, lehenik eta behin mahai inguru bat egingo da Garbiñe Biurrun, Oskar Matute, Alejandra de la Fuente eta Eduardo […]