Abuztu bukaeran Niño de Elche zuzenean egon zen Iruñean, Flamenco on Fire jaialdian. 36 urteko gizon honek hankaz gora jarri du flamencoa. Indie rock taldeekin ere egin du lan, baina jondo-a egiten duenean maite dugu gehien. Gaurko urrezko kantua 2019an Niño de Elchek Maialen Lujanbio eta Beñat Achiaryrekin grabatu zuen […]
Eguna: 2021-09-20
Gaur bezalako egun batean 15 urtez martxan egondako Kukutza gaztetxea hustu zuten Errekalde auzoan. Hiru egun beranduago eraitsi egin zuten. Eraikinaren eraisteak istilu larriak eragin zituen Bilbon. 10 urte Errekalde auzoko kulturaren arnasgunea zena bota zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210920_kukutzagogoan.mp3 Deskargatu hemen.
Zinema tartea irekiko dugu, aurten ere Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo Hiria irratiko uhinetara, ohikotan ostiraletan etorriko zaigu, baina gaurkoan astelehena hautatu dugu, izan ere asteburuan zinemaldian ibili da. Zinemiran “Itxitik” bildumako lau film ekarri dizkigu Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpenera bideratutako diru-laguntzen bidez sortutako film laburrak […]
ETS taldeak irailaren 24, 25 eta 26an emango dituen kontzertuekin agur esango dio “Egingo dugu eztanda” bira arrakastatsuari. Bakio (24an), Urretxu (25ean) eta Lakuntza (26an) izango dira, hurrenez hurren, Iñigo Etxezarretarekin berba egin dugu, pozik agertu da izan duten harrerarekin. ETS ikusteko azken aukera izango da asteburuan. Hurrengo hilabeteetan, taldea […]
Big Road Elkarteak bultzatutako ekimenaren helburua futbola eta hezkuntza batzen dituen African Football Academy elkartearekin elkarlanean aritzea da. Crowdfunding bidez bildutako dirua materiala bidaltzeko, eskolari laguntzeko eta prestakuntza bultzatzeko erabiliko da, baita familiei laguntzeko ere. Proiektuaren helburua Rufisqueko komunitateko haurren eta gazteen egoera komunitarioa eta bizi-kalitatea hobetzea da. Xede horrekin, […]
