La Fundición aretoak denboraldi berriari ekingo dio irailean. Dantza garaikideko hiru ikuskizun ikusteko bost funtzio antolatu ditu (horietatik hirutan sarrera librea izango da). Tokiko konpainiak (Altraste Danza gasteiztarrak), nazionalak (Madrilen bizi den Mey-Ling Bisogno dantzari frantziar-venezuelarra), eta nazioartekoak ere izango dira. Marian Etxebarriak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_marian_la_fundicion.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2021-09-14
Gaurkoan erakusketa bat izango dugu hizpide, Argazki erakusketa hain zuzen memoria egitekoa. “ZUTIK ETA SUTAN Bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992.” Deituriko erakusketan Elena Sarasolaren argazkiak bildu dituzte La Taller galerian. Maite Martinez de Arenaza batu zaigu irratira. Elena Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da irailaren 23 arte. […]
Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu dute hili album ilustratua. Liburuak heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_Hili_liburua.mp3 Deskargatu hemen.
EHUn egindako azterlan batean, indize bat definitu dute hiriko espazio berde eta urdinek ematen dituzten hiru ekosistema-zerbitzuren eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak ebaluatzeko eta etorkizuneko plangintza-prozesuetako helburu espezifikoak zehazteko. Bilbon aplikatu dute metodologia, eta, emaitzen arabera, lehentasuna eman behar zaie Abando eta San Frantzisko auzoei. Ibone Ametzaga Garapen iraunkorrari eta […]
