Bilboko Udalak, aurten ere, euskara-ikastaroak eskainiko ditu Biribilko programaren barruan, hiriko merkatarien artean euskararen erabilera sustatzeko. Aurreko edizioetan legez, ekimen hau HABErekin, euskaltegi homologatuekin eta bilbaoDendak plataformarekin elkarlanean garatuko da. Biribilko programa 2009an jaio zen eta, harrezkero, Bilboko merkataritzaren esparruan diharduten 1.800 pertsona matrikulatu izan dira. Programa Bilboko alde zaharrean […]

Iraila iristearekin epea ireki da datorren ikasturtean euskaltegietan euskara ikasteko -edo hobetzeko- matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, hainbat kanpaina martxan jarri dira. Esaterako, Bilboko euskaltegiak buru belarri dabiltza iraileko azken egun hauetan, izan, ere euskaltegietako ikasturtea urrian abiatzen da. Bilbo Zaharra, Juan Mateo Zabala eta Gabriel Aresti euskaltegietatik, […]

Komiki Azokaren 19. edizioa ospatuko da urriaren 1etik 3ra bitarte, egitarau zabalarekin, eta 40 saltoki izango ditu Areetako Geltoki plazan, oraingoan karparik gabe. Aurten Kim eta Simonides egileak omenduko dira, eta lehen aldiz profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira. Amaia Ballesteros komikigileak komikiaren hastapenei buruzko tailerra emango du bertan eta […]

1

Irailaren 23an bertso-saioa izan genuen Bakaikuko barnetegian. Arratsaldea bertsoz blaitu zuten Idoia Granizo altsasuarrak eta Sustrai Colina urruñarrak, Erlantz Ibargurengoitiaren aginduetan. Prosa eta bertsoa uztartutako saioan, ikasleek ofizioak eta bakarkako lanak izan zituzten gozagai ordubeteko jardunean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210923_%20bakaikutik_sustrai_eta_idoia_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.

1

Kherau talde bizkaitarrak hirugarren lana argitaratu berri du “phrolck” deiturikoa, Ibon kantaria batu zaigu estudioetara. Azken disko honetan blues, gospel edo country ukituak topatu ditugu baina beti ere tradizioa galdu gabe. 15 kantu bildu dituzte, kolaboratzaile zerrenda luzeak parte hartu du diskoan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210928_piper_kherau.mp3 Deskargatu hemen.