‘Epizentroa’ zazpi ipuinez osatutako narrazio liburua dugu,  Nerea Loiola Pikazak ekainean aurkeztu zuen, erein argitaletxeak argitaratua. helduentzako lehen ipuin bilduma da, ‘Epizentroa’ narrazioetan emakumeak dira protagonista, eguneroko gertakari txikiak bizitzan sortu ditzaketen lurrikaren inguruko narrazioak bildu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210922_piper_epizentroa.mp3 Deskargatu hemen.

Atxuri auzoko hainbat eragilek – Lokomotorak, Atxuriko Eskola, Atxurigorri Elkartea eta abar – Jai-manifestazio bat deitu dute biharko,  ingurua bizilagunentzat bizigarriago egin behar dela azpimarratzeko. Irailaren 22an izango da, Autorik gabeko egunean, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 16: 30ean, Santos Juanes plazan. Atxuri kalea itxi egingo da, eta manifestazioa Los Caños pasealekuraino joango […]