Beste bala bat prest dugu Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan. Kirolaren lubakian, gaurkoan Emakumeak Kirolean; Kirola eta Emakumeak gaia aztertu dugu Ane Urkiri kazetariarekin. Bilboko Universitario Errugbi taldeko Anjela Crespo elkarrizketatu dugu eta Victor Beaskoetxea eta Iker Gurrutxaga kronikalarien ekarpena zabaldu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/211118_kirol_eskirol_emakumeak_eta_kirola.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2021
Huntza taldeak bere hirugarren lana aurkeztu du ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian: ‘Ezin ezer espero’ deituriko. Gogoan dugu oraindik lehenengo diskoa Somera kalean aurkeztu zutenean, oraingoan elkartu eta bizipoza eman dien tokia hautatu dute aurkezpenerako Kafe Antzokia. Seikotea pozik agertu da egindako lanarekin baina mahian kolpea eman eta argi utzi […]
Izerdiak lau funtzio garrantzitsu betetzen ditu: gorputzeko hondakinei irtenbidea ematea, azalaren pH-a jeistea (bakterioen ugalketa ekidinda), gorputzeko tenperatura jaistea eta identifikazioa erraztea (usainaren bitartez, nahiz eta gizakiok ahalmen hau murriztuta dugun). Funtzio hauek ondo betetzeko, izerdia tamainan ekoitzi behar da, noski: ez gehiegi eta ez gutxiegi. Izerdi gehiegi egiten dugunean […]
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala azaroaren 21ean ospatuko da Bilbon. Aizkolaritzaren festa handia izango da eta ekoizpen handia izango du ikuskizun bihurtzeko. Final bikoitza izango da, emakumezkoena eta gizonezkoena.Aitzol Atutxa izan da gurean. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiak 2020an planteatutako erronkei aurre egin die eta, horrela, denboraldi honi amaiera emango dio […]
Aurten Bilboko nazioarteko txotxongilo jaialdiaren 40. urteurrena ospatuko da Bilbon, eta bertako antolatzaileak, Josu Camarak aurtengo programa eta jaialdiari buruz hitz egin digu. Azaroaren 20tik 28ra BBK aretoak, La Fundicionek eta auzoetako auzo-etxeek eskola umeentzako saioak egingo dira, hartuko dituzte emanaldiak. Bilbon gain Bizkaiko zenbait udalerrietara ere zabalduko da egitaraua, […]
269. POTTO saioa aireratu dugu Bilbo Hiria irratian.Bizkaiko Bertsolari txapelketaren kanporaketak aztertu ditugu eta finalaurrekoetara sailkatutako bertsolarien kantuak ezagutu. Nafarroako txapelketaren finala aurkeztu eta XILABA txapelketaren txapeldun Amets Arzallusen prosa bizia ere entzun dugu. Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211117_potto_269.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan arimen gaua pasa berritan beldurra eragiten duten emakumeen inguruan aritu gara. Gizonezkoek kontatu dute emakume gaiztoa izateko modua edo nolakoa den emakume gaizto izatea, zein ezaugarri diren zigortzeko modukoak. Mundu errealean jendea hil zuten emakumeak izan dira saioko protagonista. Horiek ere gure genealogiatik ezabatuak izan dira, izan ere […]
Manifestuak izan ditugu gaurkoan bide lagun. Aurreko saioan emakume hiltzaileak izan genituen gogoan eta gaurkoan aldarte berdinarekin etorri gara amorrua gordin adieraztera. Bi manifestu aztertu ditugu. Valerie Solanas idazle eta pentsalari feministaren Scum manifestua izan dugu hizpide. SCUM manifestua idatzi zuen, ingelesez Society for Cutting Up Men manifestó. Bigarren tartean […]
Auzoan hainbat jabetza dituen espekulatzaile batek, Erribera kaleko 9. blokea erosi du.Bere helburua argia dela salatu dute auzokideak; auzokideak kanporatu, etxebizitzen balioa handitu eta etekina ateratzen jarraitzea.Erriberako auzokideek haien arazoa gizarteratzeko AZET sindikatuarekin batera gatazkaren berri eman eta egoerari aurre egiteko hautua hartu dute, Etxebizitza sindikatuak nabarmendu nahi izan du […]
Iseo izan da gurean. Lau abestitako EPa argitaratu berri du. Ahotsa eta gitarra lagun dituela, ‘Etxean’ deiturikoa, lau bertsio , lau kantu oso ezagunena ekarri ditu, eta etxearen kontzepturen bueltan bildu ditu, Mikel Laboa, Hertzainak, Benito Lertxundi eta Berri Txarraken kantuak. . Bera, gitarra eta lau ereserkiren bertsioak, horixe da […]
