Euskara eta kultura ardatz izango duten hainbat hitzordu prestatu dituzte Deustualdeko Prest! aldizkariak 20 urte bete dituela ospatzeko. 2001eko martxoan jaio zen Berbaizu euskara elkartearen eskutik, eta ordutik hurbileko informazioa euskaraz helarazten du hilero etxez etxe. Datorren astelehenean abiatuta hainbat ekitaldi antolatu dizute irakurle eta auzokideekin gozatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211126_PrestAldizkaria.mp3 Deskargatu hemen.

Xabi Aburruzagak gaur bertan disko berria aurkeztu du, eta gurera hurbildu zaigu beronen nondik-norakoak azaltzera. Aurrez aurre deituriko diskoarekin dator trikitilaria, aurrez aurre egoteko zailtasunak ditugun honetan, zuzeneko grabazioa eginez, energia disko batean bildu nahi izan du, bere ibilbideko seigarrena den honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211126_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Eskubaloia aztertu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, Bilbo Hiria irratian kirolak ere lekua duen seinale… Euskadiko Eskubaloi Federazioko presidentea ekarri dugu irratira: Sergio Barcenilla. Iker Gurrutxaga eta Victor Beaskoetxea kronikalarien prosa bizia eta elkarrizketak: Zuazo eskubaloi taldeko Ane Encina eta Helvetia Anaitasuna taldeko Ander Izquierdo. Eskubaloia, bizirik! https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/211125_kirol_eskirol_eskubaloia_17.mp3 Deskargatu hemen.

Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. […]

Hiriguneetako gazteak eta euskarazko kultura. Bi aldagai horien barruan sartzen denaz hausnartuko da abenduaren 2an Barakaldon. IGO BOLUMENA! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldia izango da horretarako zita, eta Ahize-AEK-k bertan aurkeztuko du #Damolat unitate didaktikoa. Naroa Jauregizuria izan da gurekin. Bilbo Handian, jende asko euskararen ertzetan bizi da euskararen mundua […]

Potto, hankaluze eta errima progresiboaren lurraldean, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalerdiak aztertu ditugu, finalista izango den Eneko Fernandez lesakarraren prosa bizia eta Altsasu , Berriozar eta Leitza herrietako kantu hautatuak (aukeraketa diktatorialean), Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Finalaren zain… https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211124_potto_270.mp3 Deskargatu hemen.

‘Ombuaren itzala’ filma egiteko auzolanean diru bilketa egiten dabiltza. Pello Mari Otaño zizurkildar bertsolariaren inguruko filma egin nahi dute.  Patxi Bisquert aktorea da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta bi urte barru zine aretoetan estreinatzeko moduan izatea espero du. Datorren asteartean Bilboko Kafe Antzokian Bertso jaialdia izango da proiektuaren berri emateko eta […]

1

Euskal Herriko Emakume desberdinen testigantzak jaso dituen dokumentala  da Gure hots, Arrate Fernandez Itxasok egina. Adin eta lur eremu desberdinetako errealitateetan ispilu dutena izan nahi duena.   Azken bi mendeen errepasoa eginen dugu, alegia, lau hamarkaden berri euren iritziekin saretua.Gaurkoan Gure hots dokumentala hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211123_piper_GureHots_dokumentala.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko lehenbiziko gonbidatua Maite Larburu izango da, Krak izeneko bere azken diskoan erakusten du joko bokaleetarako duen zaletasuna. Disko oso interesgarria, kontzeptu kraskatu bat erakusten duena, adabakiz, txatalez egindako errealitatea musikaren bidez bere onera ekarrita. Luxua. Boy Scouts taldearen azken diskoa ari gara entzuten azken saio hauetan. Gaur ere WayFinder […]