Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako #BIDEAN” lelopean Bilboko kalean berriro ere milaka pertsonen aldarriaz bete asmo ditu Sarek datorren urtarrilaren 8an. Orain arte emandako aurrerapausoak aintzat hartu, eta gehiago behar direla adierazi dute bozeramaileek. Salbuespen legediak indarrean iraun bitartean bizikidetza  ezinezkoa  dela esan dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/21108_sare.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloak Mikel Urdangarin, Xamanak taldea eta Olatz Salvador bilduko ditu hiru asteburutan oholtza gainean. Azaroaren 12tik aurrera eta Bizkaiko hiru toki enblematikotan (Otxandioko Andikona Plaza, Barakaldoko Munoa Jauregia eta Saturraraneko Pasabidea) grabatutako hiru kontzertu akustiko eskainiko dira online […]

Sakoneko kazetaritza grafikoa egiten du Joe Sacco marrazkilariak bere erreportajeen bidez. Ez dira erreportaje idatziak soilik, komiki eran eginak baizik. Eleberri grafikoa edo komiki serioa azken urteotan zabaldu den gisa berean, berak egiazko gatazka sozial bat edo gerra bat kontatzeko baliatzen du molde hori. Bere kazetaritza kronika ilustratuen bidez Gazako […]

Gaur gure tour partikularra oihanera mugituko dugu. Sabanara, mendira, basamortura.. zenbat animalia topatuko ditugu kantuetan. Hori da, gaurkoan animaliak ekarriko ditugu gurera.Euskal Herrian hasiko dugu bidaia, otsoa, dragoia… https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211103_nostalgia_animaliak_18.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilborock aretoak Bazter Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa jasoko du. Ekitaldi hau Eskina Femenina taldeak antolatu egin du, bertako kidea den La Basu izan da gurean. Arratsaldea Haizetzo eta Ningra Gasteizeko bikote gaztearekin hasiko da, eszenatokira igotzeko . Ondoren, WomanPowah etorriko dira, Bazter Fest #7 jaialdian parte […]

FURGOLa dugu maite, eta KIROL ESKIROL saioan haizatu ditugu izen handiak! Saioa Elgezabal Plentzia futbol Elkartearen jokalaria elkarrizketatu dugu, eta esperientzia gustuko dugunez, Aitziber Juaristi TZIBI ere ekarri dugu uhinetara. Tertulian Arenas Club taldeko Xabier Cortezon aurrelaria izan da hizketaldi bizian, kontu kontari. Amorebieta taldeak lekua izan behar, eta Mikel […]

Gaur Algortan  trap estetikan oinarritutako ekitaldia egongo da Algortako kasinoan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira  kantuan, eta saioa otordutxo batekin lagunduko dute. Atrapatu arte izenburuarekin  bertsotan arituko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211105_unai_mendiburu_atrapatu_arte.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko urrezko kantua King Crimson taldeak 1969an euren bildumako lehenengo kantua izan zen. 21st Century Schizoid Man, mende honetan bizi garen guztiok gara nolabait, kontuan hartuta ostertzean dugun etorkizun iluna Glasgoweko bilkuran baieztatu dutela. Sarah Dash, New Jerseyko kantaria, irailaren 20an hil zen. 1962-1977 bitartean Labelle hirukotearen armoniaren burua izan […]

Bueltan da Musika Bizian jaialdia. Osasun egoeraren ondorioz etenaldia egin behar izan ostean, mundu osoko taldeak biltzen dituen ekitaldia jarriko da berriro martxan Galdakaon. Azaroaren 5 eta 6an ospatuko da Iturrondo plazako eszenatokian eta bost talde arituko dira: bi euskaldunak eta besteak Sizilia, Kurdistan eta Faroe uharteetatik etorritakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211104_jon_gomez_musika_bizia.mp3 Deskargatu […]