Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira egitarau berezia prestatu du Bilboko Itaiak. Itaia emakumeon antolakunde sozialista dugu,  elkartea ezagutu eta azaroak 25erako egiten duten irakurketa eta antolatutakoaren inguruan berba egiteko gurekin Irene izan da. Azaroren 25ean kalera ateratzeko deia egin du Bilboko Itaiak. […]

Sindikal agendarekin hasi dugu saioa, sindikatu eta herri mugimenduak egindako deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. Ondoren “Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa”. Lan hori aurrera eraman duen taldearen zuzendaria da Jon Diaz Egurbide, gurean izan dugu.  Ondoren Jon Bernat Zubiriri ekonomialariak lan erreforma aztertu du. Saioaren bukaeran Amaia Lekunberri […]

Aste honetan aztertu eta eztabaidatuko dugu gobernuak aurkeztu dituen be lege proposamen, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak eta Telekomunikazioak. Bestalde, Telefonika aurkeztu dituen planak, Europar Batasunaren Azken berria, berri azkarrak eta TituLOL. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean324.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Bilbo aldean Liher taldea “Eta hutsa zen helmuga” lana aurkezten dabil eta gurean bisita egin digute,  hamaika kantu berri bildu dituzte lan berrian. Hutsetik hasi beharraren inguruan hitz egin dute disko kantuetan, izan ere aurreko lana aurkeztu eta segidan etxeratu gintuzten, horren guztiaren ondorengoa da “Eta hutsa zen helburua”. […]

Ongi etorri Bilbo Hiriaren Zer dator? tarte prospektibo transbertsal honetara. Gonbidatuekin solasean, saiatuko gara hainbat arlotan datorkiguna igartzen-iragartzen. Etorkizuna gure esku dago? Auskalo, baina hobe izango da lagungarri batzuk izatea, adituen eskutik. Gaur finantzen munduari erreparatu diogu, eta horretarako Joseba Barandiaran (Legazpi, 1973) izan dugu solaskide. Ekonomialaria, bertsolaria eta kirolaria […]

Bertsio saioan gaurkoan Red Hot Chilli Peppers taldea izan dugu bide lagun. 1983an Los Angelesen sortutako rock taldea da. Taldekideen arteko tirabirak eta aldaketak gorabehera, taldeak arrakasta izan du, heavy metal, funk, Hip hop, pop, eta psychedelic rock nahasten dituen soinuari esker. 1984 geroztik, haren diskoen 60 milioi kopia inguru […]

Ongi etorri esan genizuen ekainaren 26an, orain 5 hilabete,  gaurkoan 20. saiora iritsi gara Hogeigarrena izanik saio berezia prestatu dugu. Euskal Herriko pertsona ospetsu batzuen kantu kuttunak ekarri ditugu gurera. Lagun, maitale, ikaskide eta senideak izan ditugu bide lagun,  beraz gaur hemen agertzen direnak eskerrik asko. Gure pisu-kideak ere bertaratu […]

Frankismoa amaitzean, bat egingo dute euskarak eta libertateak, iragarri zuen Gabriel Arestik alabei eskainitako poema batean. Hil zen Franko, eta zer gertatu zen ondoren Bilbon? Herritarrak piztu, Aste Nagusia jaio, euskara Korrika batean hasi, udal hauteskundeak eta aginte berritua. Oroimena eta nortasuna berreskuratu beharrean hirian. Uholdeak, industriaren gainbehera. Hiriaren eraldaketa. […]