1

Gaur goizean hasi da, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia eta Bilboko zenbait euskaltegitako ordezkariak elkartu direnean. Irailean jarraituko du, markesinetan, Bilbobusen autobusetan, Bilboko Udalaren sare sozialetan, komunikabideetan, eta baita barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta ikastetxeetan jarritako kanpainaren kartelekin ere. Bilbok 17 euskaltegiko sarea dauka. Ikasturte honetarako, ohiko klaseak eta era […]

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbo Zientzia Plaza jaialdiak ezagutzaz beteko du uria irailaren 12tik 30era bitartean. Jaialdia izen hori izango duen lehen urtea da. Guztira zortzi ekitaldi izango dira: erakusketa ibiltariak, zientzia eta umorea zorroztasunez uztartzen dituzten ikuskizunak, zuzeneko musika-emanaldiak edo haurrentzako tailerrak, besteak beste. Estatu mailako dibulgazio zientifikoaren […]

Ekainean aurretik abisurik eman gabe Solokoetxera igotzen zen igogailuak itxi egin zuen. 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu ditu Solokoetxeko auzo eta Alde Zaharra, ekainean itxi zen arte. Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda […]