Aurten ere, Donostian oihala jaitsi ondoren, Azkuna Zentroak, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan, azken edizioan –70.a– estreinatutako zenbait film aurkeztuko ditu. Zuzendari Berriak, Perlak eta Sail Ofiziala sailetan aurkeztutako bederatzi filmen programan, zuzendari ospetsuen nahiz zinemagile berrien lanak daude. Praktika zinematografikoa ulertzeko belaunaldi eta modu desberdinak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220926_AzkunaZentroa.mp3 Deskargatu hemen.

Ausolan Fundazioak hezkuntza-kanpaina bat jarri du abian ikastetxeetan, Ausolan Hezkuntza Proiektuaren bidez, Mugarik Gabeko Nutrizioarekin lankidetzan. Ausolan Fundazioaren Goseari Stop proiektuaren testuinguruan sortu da ekimen hori. Proiektu horren helburua da haurrei eta familiei modu osasuntsuan, seguruan, zaporetsuan, osasungarrian eta jasangarrian elikatzeko modua bultzatzea, testuinguru sozioekonomiko zail horretan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220926_amaia_agirre.mp3 Deskargatu hemen.

Eskola Elikadura Osasungarri eta Jasangarriari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Bilboko Bizkaia Aretoan urriaren 3tik 5era bitarte, Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek antolatuta. Hainbat arlo jorratuko dira bertan, hala nola instituzioen, lehen sektorearen edo hezkuntza komunitatearen zeregina. Eskola Elikadura Osasungarri eta Iraunkorrari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira urrian […]

Saio honetan ere, azkeneko hilabeteotan joan zaizkigun maisu zenbaitekin jarraituko dugu. Lehenengoa William Poogie Hart izan behar da. Iragan  uztailaren 14an hil zen, Philadelphian, ebakuntza baten ondorioz. Willie Hartek ikaragarrizko falsetto-a egiten zuen ahotsarekin, eta hiri bereko The Delfonics hirukotearen abeslari nagusia izan zen.  Kantu ahaztezin bi entzun ditugu, biak […]

Denboraldi hasiera honetan, iPhone 14aren aurkezpenaz hitz egin dugu eta Apple kritikatu dugu beste behin. Uber eta Rockstarren segurtasun arazoez ere ari gara, eta Intelek Pentium eta Celeron markak erabiltzeari utziko diola. Gainera, Gaizka Borja ordezkatzera datorrela aprobetxatuz, uda honetako bideo-jokoen aurkezpenez hitz egin dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta […]