Irrati tarte honetan  behin baino gehiagotan aipatu dugu diafragma muskulua, sabeleko presio kontuak (hiato hernia, odoluzkiak) edota arnasarekin lotutako artikuluak tarteko. Baina guardasol formako muskulu honek sekretu asko gordetzen ditu; hobe esanda, bere inguruan gorputzeko ezinbesteko egitura ugari biltzen dira, gune zeharo estrategikoa osatuz. Askotan aipatzen den muskulu misteriotsu honen […]

“Arreta Gabezia eta Hiperaktibotasuna” izena duen nahasmendua TDAH siglekin ezagutzen dugu. Izaera neuro-biologikoa duen nahasmendua da, eta haurtzaroan sortzen da. Bihar Urriak 27 Arreta-gabezia  eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonen eguna da, Bizkiako AHIDA elkartera joa dugu, gaitz hau ikusarazten egiten duten lana ezagutzeko eta egunean bertan zabalduko duten mezua ezagutzeko, […]

Bilboko Arriaga Antzokian Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren azken ekoizpenaren estreinatuko da , Love & Money , Dirua eta maitasuna, Dennis Kellyren lanaren euskarazko egokitzapena. Idoia Barrondok eraman du euskarara eta  Cécile Marquettek zuzendutako antzerki muntaian. ‘Love & Money ‘, gordintasunez eta aldi berean umorez, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren […]

Kevin Lynch (1918-1984) anbientalista eta urbanistaren figura ekarri digu hizpidera Josuk gaurkoan. Lynch-ek, besteak beste, hiriek sortzen dituzten espazio hondatuak eta hondakinak (zaborraz harago) aztertu zituen The Image of the City lanean. Gure jardueraren hondakinak naturara isuritzen edo botatzen ditugu, batzuetan txukun itxuraz estalita, baina ez dakigu ondo zer egiten […]

Adrianne Lenker-ek bakarkako disko zoragarria atera zuen aurreko urtean, Songs zeukan izena eta soil bezain ederra da. Horrekin hasiko gara gaur. Kaserna taldea bigarren gonbidatua izango da. Mr. Pongo taldearen errautsetatik piztutako taldea dugu. Gelditu da Denbora izeneko diskoa kaleratu zuten 2021ean. Aurrera gure bidean Postal Kolekzionistak taldearen musika entzuteko […]

San Anton abesbatza tradizio handiko koru-masa da. Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik, Alfredo Hurtado de Saratxoren gidaritzapean, 40 bat ahots mistok osatzen dute. Bilbon jaio zen gerraostean, Bilboko San Anton elizako parroko Claudio Gallastegi jaunari esker. Euskal musika tradizionala bildu, abestu eta zabaltzen duen abesbatza baten sustatzaile eta sortzaile […]

Aste honetan Elon Musk bueltan dago gure saioan bere Twitterreko arazoekin, baita ere Netflix eta bere iragarkien plan berriak. Protagonosta hauekin jorratuko dugu berrien atala, bestelako berri azkarrekin eta TituLOLarekin ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean343.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko zine tartean trans zinema izan du hizpide Ane Urkioka. Batetik Zinemaldia estreinatutako ‘ May way out’ dokumentala ekarri digu. The Way Out pertsona transentzako klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean […]