Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute (H)ilbeltza sariketa Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, eta, Eneko Barberenak bosgarren aldiko saria irabazi zuen 2021ean, eta argitaratu berri du “ Suak erreko ez balu” eleberria. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu […]
Eguna: 2023-02-14
Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Aratzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Peñaskal, Urizar dorrea eta San Adrian auzoetako eragile sozial eta elkarte batu eta Bilboko hegoaldea bizirik plataforma aurkeztu dute. Ekimen honen helburua instituzioei auzoa hauekiko duten utzikeria salatzea da, izan ere haserre eta kexu agertu dira. Arrate Lopez izan dugu gurean. […]
Amuge eta Romi Berriak elkarteek manifestazioa egin dute, elkarteko gazteek jasandako tratu arrazista salatzeko. «Normalizatutako» jokabideak «albiste bihurtzera» deitu dute Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) eta Romi Berriak ijito gazteen elkarteak zazpi emakume ijitori laguntzen ditu urtarrilaren amaieran Bilboko erdiguneko moda- eta perfumeria-establezimendu ezagunetako dendetako langileen aldetik jaso zuten tratu […]
Gilla Band-en horma sonoroa izango da lehenbiziko minutuetan lagunduko digun soinu-banda. Irlandatik datorren banda honek post punk soinuak jorratzen ditu eta baditu herrialde beretik etortzen zaizkigun beste banda batzuen ezaugarriak: indarra, distortsioa… Most Normal izeneko azken diskotik ateratako bi abesti jarriko ditugu. Hurrengo gonbidatuak Gasteizetik datoz Pasadena izena duen proiektu […]
