PIPERPOLIS: Eneko Barberenaren “Suak erreko ez balu” eta Xangre fanzinea

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute (H)ilbeltza sariketa Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, eta, Eneko Barberenak bosgarren aldiko saria irabazi zuen 2021ean, eta argitaratu berri du  “ Suak erreko ez balu” eleberria. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera. Horrela abiatzen da eleberri beltza, baina gai asko gehiago ditu nobelak, Eneko Barnerena izan dugu gurean. Bestetik Xangre Fanzinearen zenbaki berria aletu dugu Gotzon Hermosillarekin. Harekin 2019an argitaratu zuten lehen zenbakia eta 2023an 3. zenbakia izan ditugu aztergai. Lehenengoan Punk literatura euskaraz, ondorengo zenbakietan literatura bazterrean irakurri dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Onddoak, bizitzaren sare ezkutua

az. Ots 15 , 2023
Onddoen La red oculta de la vida liburua ekarri digu Iñakik gaurkoan. Onddoek mesede asko egin dizkigute gizakioi, besteak beste, alkohola, ogia eta botika asko eman dizkigute. Plastikoak, lehergailuak, petrolioa eta pozoiak liseritzeko eta desagertarazteko gaitasuna dute eta teknologia berrietan present daude. Toki guztietan daude, baita egoerarik muturrekoenetan ere, sumendietatik […]

Honekin lotuak