Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena […]
Hilabetea: otsaila 2023
Mojo Ingalaterrako gure rock aldizkaririk gustukoenaren arabera iragan urtean urrezkoak izan diren kantu batzuk eskaini dizkizuegu gaur: She Still Heads Me On (Suede), No Gold Teeth (Danger Mouse + Black Tought), Diarabi (Vieux Farka Touré + Khruangbin), Try Love (Horace Andy), A Lifetime to Find (Wilco), The Weight (Mavis Staples […]
Distopikal Euskal Herri tropikala kantatzen du Gatibuk azken diskoan, bero egiten eman zuen agian kantuaren hitzak sortu zituztenean, kontrakoa dugu egun hauetan izan ere Siberiako haizea hotzak harrapatu gaitu. 2060. urteko Euskal Herria irudikatu du Gatibu taldeak bere estudioko hamargarren diskoari izena ematen dion kantan EH Distopikala. Argi duguna Martxoaren […]
Programa honetan, Twitterreko azken aldaketei buruz hitz egingo dugu, saioaren hasierako segurtasunari eragiten baitiote. Sare sozialaren hondoratze progresiboa ikusita, Borjak azkenean Mastodonen kontu bat egitea erabaki du, eta programan zehar egin du. Beste gai batzuetan, Gobernua kanon digitalaren tarifen zirriborro berri bat prestatzen ari da, eta, kasu batzuetan, tarifa hauek […]
Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal […]
Bilbon manifestazio jendetsua egin ditu, Osakidetza desegiten ari direla salatzeko. Negoziatzeko borondatea duen mahai sektorial bat eskatu diote Osasun Sailari.SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SME sindikatuek antolatutako manifestazioak osasun publikoaren alde inoiz egindako jendetsuenak izan direla nabarmendu dute antolatzaileek. Ester Sabedra ELA sindikatuko kideak salatu du Osakidetzako langileen lan […]
Sentimenduek koloreak dituzte? Eta musuek? Ilargik eta Lurrek iritzi ezberdinekin etorriko zaizkigu, eskerrak amama beti dagoela dena argitzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230225_gaur_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoan azalera ekarritako elkarrizketa nabarmendu du Gorka Peñagarikano kazetariak. Adur Larrea komikigilearen liburu berria, ‘Lurbinttoko ohoinak’ izan dute hizpide. Konbentzio Gerraren amaieraren kokatzen da, 1795an. Errepresioa jasan zuten gerra galtzaile zirenek Lapurdiko kostaldean, Kanbo eta inguru horretan, exekuzioak, espetxeratzeak, desertoreak… Eliza eta pederastia. Urko Apaolazak bildu ditu erreportajean […]
Kirola egiteko bitartekoak erabili izan dira askotan, eta animalien parte-hartzea erreferentzia izan dugu urteetan. Baina denboraren joan-jinean ohiturak eraldatu egin dira (zorionez), eta beste bide batzuk urratzen hasiak gara Animaliak eta Kirola kontzeptuan. ANIMAL FLOW fitness ariketen berri eman digu Amaia Fernandezek eta Lekeitioko antzara-joko “berritua” izan du hizpide Balenek. […]
Hatxe proiektuaren atzean Idoia Hernandez Toledo musikaria dago. Musika esperimentala, anbientala egiten duela esan dezakegu, geruzaz geruza bere munduaren barruraino eramango zaitu. Azken grabazioak Panpin Hautsien Dantza du izena, eta bertan, besteak beste, Peru Galbeteren laguntza ere izan du. Hurrengo minutuetan Igor Elorza eta Rafa Rueda batera dagoz Anonyme Popular […]
